Ibilbideak: Euskal HerriaLurraldeakIbilbide motainaxio-k sortua, 2011, azaroa 25 - 22:09
Errenteria - Oiartzun aldean hainbat aldaerarekin egiten den mendiko bizikletarako ibilbide polita. Aldaparik gogorrena Añarreko zubitik gorako porlanezko aldapa da (arrastoak jarraitzen duen norabidean) eta tarterik deserosoena, Portuluze baserria eta Liztorreta artekoa (lohituta badago batez ere). Zailtasun haundienak saihestu nahi izanez gero (euria egin berritan esaterako), errepidea baliatu dezakezue Astigarragako Bentatik paseaz eta Biandizko errepidetik jaitsiz. inaxio-k sortua, 2011, azaroa 19 - 19:21
Ondarroa eta Lekeitio ezagutzeko ibilbide aproposa eta zailtasun gutxikoa. Ondarroatik Lekeitiorako bidea egiteko errepidea jarraitzen du (ez da trafiko haundirik izaten) eta itzulera Mendexa aldetik egiten du, mendialdetik. Mendexa eta Azterrika artean dagoen bidea zakarra da tarte labur batzuetan, baina gainontzean ez du aparteko zailtasunik. Azterrikatik Ondarroara porlanezko pista zabalak dira, maldan behera. inaxio-k sortua, 2011, azaroa 12 - 21:40
Ibilbide guztia pista zabaletan barrena doa eta ez dago aldapa izugarririk. Zailtasun haundiena Illarragorriko igoerako azken metroetan dago, eta Umandiako hegoaldeko isurialdeko bideko "koska" pare batean. Zirauntzako iturbururako joan-etorria ere egiten du, bidetik oso gertu gelditzen delako (azken egunotako euriteen ondoren ikusgarri zegoen), baina ez da bizikletarako aproposa. inaxio-k sortua, 2011, urria 30 - 17:41
Urdalur aldeko bailara inguratzen duen bidea, nahiko erosoa eta zabala gehienean. Zailtasun haundienak Kipular eta Illarragorri aldean daude, ez dut bide argirik ikusi eta izango dira nik egin dudana baino aukera hobeak seguraski. Ehiztari asko dabil egunotan eta bideak nahiko lohituta zeuden tarte batzuetan. Tarte hau saihestu nahi izanez gero urtegiaren amaiera eta gero aldapan gora Illarragorriko gainera igotzen den pista bilatzea aski duzue, pista zabala da eta aldapa xamurrekoa. inaxio-k sortua, 2011, urria 29 - 10:41
Zailtasun handirik gabeko 1000 m.ko igoera egiteko aukera eskaintzen du, aldapa handiegirik gabe, eta jaitsiera pista zabaletan behera egiten da, Plazaolako trenbide zaharraren bidera jaitsiz. Handik Andoainera zailtasunik gabeko bide zabal eta erosoa baino ez dago. Goi aldeko paisaia nahiko aspergarria da, pinuz inguratuta baitago ia bide osoa. Abadegurutzeko igoeran eta tontorreko hasierako jaitsieran daude tarte zakarrenak. Jose-k sortua, 2011, urria 24 - 09:24
Saratxo auzunean kotxea aparkatzeko aukerarik ez dagoenez, auzunera iritsi baino lehen azken bihurgunean ezkerretara irteten den hartxintxarrezko bide bat hartuko dugu, eta kilometro erdi inguru aurrerago dagoen bihurgune batean utziko dugu kotxea, bide bazterrean. Eretza ikus dezakegu toki honetatik. Botak jantzita, eta motxila bizkarrean, ibilaldiari hasiera emango diogu. Bide nagusia jarraitu beharrean mendebalderantz doan bidexkatik joko dugu. Bide asko elkartzen diren lepo batetara iristean, suebakian gora doan bidezidorretik jarraituko dugu. Malda gogorrari aurre eginez gorantz goazela, bide nagusiagoak gurutzatuko ditugu, daramagun norabideari eutsiz beti ere. Camporredondo izenaz ezagutzen den muino batetara iristean, Eretzaren ikuspegi ederra izango dugu aurrez aurre. Suebakian zehar jarraituko dugu, maldan behera tarte labur batez, eta berriz ere gora, geroz eta aldapa handiagoarekin. Eretzako tontorretik behera jausten diren malkarretara iritsi baino zertxobait lehenago, bidezidorrak eskuineko altzifre basora eramango gaitu, malkarrak gainditu ahal izateko pasarte eroso baten bila. Eta laster tontorrera iritsiko gara. inaxio-k sortua, 2011, urria 16 - 20:33
Oso ibilbide ederra da, Urbasako paisaia aniztasuna ezagutzeko aproposa eta zailtasun handirik gabea. Tarte bakan batzutan jaitsi behar izan ditut oinak lurrera bidea oso koskatua zelako, baina oso tarte laburretan (hasi berria naiz oraindik). Arafe iturriaren inguruan ez dut asmatu, oinez igo behar izan dut goragoko bidera; izango dira aukera hobeak errepidera ateratzeko. Erne ibili bidegurutzeekin, erraza da oharkabean pasatzea. inaxio-k sortua, 2011, urria 14 - 19:10
Zailtasun gutxiko bide ezaguna Igaratzako bidea eta Unaga aldeko bideak erabiliz. Hasiberrientzako zailtasun haundienak Errenagako igoerako bide koskatua eta Frantses errekako aldapa haundiak izango dira (ez dira igotzen errazak izango!). Jaitsierak gozamenerako tarte polita eskaintzen du. inaxio-k sortua, 2011, urria 12 - 22:04
Ibilbide erraza da, gora-behera gutxikoa eta gehienean bide egokietan barrena. Bada tarteren bat nahiko zakarra, baina pasarte laburrak dira. Arantzaduia aldean trikuharriei bisita egiteagatik luzatzen da piska bat arrastoa, baina ez da zaila, nahi izanez gero, bide zuzenagoa bilatzea. |
|