Ibilbideak: Ibilbide luze bateko etapa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2012, azaroa 11 - 12:06
Kategoriak Bakio, Gorliz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Plentzia
ABIAPUNTUA Plentzia
Eskema Plentzia - Ermua - Armintza - Urizarmendi - Jata - Bakio

GR 123 Bizkaiko Biraren 1. etapa Plentziatik abiatzen da, eta Bakio du helmuga, hiru tontorretatik pasa eta gero: Ermua, Urizarmendi eta Jata. Mendi apalak izan arren, ibilbideak gorabehera asko ditu, eta ondorioz kostaldeko etapen artean gogorrena dela esango nuke.

Nahiko asfalto gutxi zapaltzen da. Mendi bide erosoak jarraitzen dira gehienean. GRaren seinale gutxi batzuk baino ez daude (2012ko udazkena), eta GPSaren laguntza eskertzen da zenbait tartetan.

inaxio-k sortua, 2010, abuztua 7 - 12:16
Kategoriak Araba, Bizkaia
ABIAPUNTUA Barazar
Eskema Barazar - Saldropo - Atxuri - Arimegorta - Aldaminospe - Egiriñao - Ipergorta lepoa - Austigarmin - Odoriaga - Nafakorta - Burboa - Txintularra - Altube.

GR12aren Barazar eta Altube arteko etapa da hau. Saiatu naiz ahalik eta zorrotzen jarraitzen bideko markak, baina daudenak oso gastatuta daude eta ondorioz gaur egun (2010ko abuztua) nahiko bakanduta daude, ez da erraza bidea jarraitzea.