Ibilbideak: OinezLurraldeakIbilbide motaJFdeA-k sortua, 2012, urtarrila 15 - 11:59
Mendaroko Azpilgoeta auzora jo dut, Deba ibaiaren ezkerraldean, autoa tren geltoki ondoan utzi eta gero. Arnobidetik gora abiatu naiz. Hemendik aurrera aukerak ibiltariaren eskuetan geratzen, bidegurutzeak hainbat dira, eta horietan oharrak beste hainbeste. diagoba-k sortua, 2012, urtarrila 14 - 00:28
soraluzetik irtenda osintxuruntz eta soraluzen bukatu gorla eta karakate artean dauden punta guztiak eginez. 6 ordu gutxi gora behera. bide osoan ikuspegi bikaina. Osintxutik gorlara doan bidea ez da oso ezaguna, baina merezi du. osintxun, elosuko antenetara eta irukurutzetan daude maldarik gogorrenak, baina bestela nahiko bide erreza da. JFdeA-k sortua, 2011, azaroa 20 - 12:03
Itzulera honetan baliatu izan gara 85 IL-az, eta Baldereko aldeko Anderejo mendi zerratik buelta eman dugu. JFdeA-k sortua, 2011, azaroa 13 - 22:21
Sarritan Gorbeia aldera joan izan arren, lehenengo aldia izan da gaurkoa Garrastatxutik abiatu naizela. ietxaburu-k sortua, 2011, azaroa 3 - 15:29
2011.eko ekainean, hiru lagun hasi ginen GR-11 zeharkaldia egiten Creus lurmuturretik. Hogei egunean, Viellako tunelera iritsi ginen (zeharkaldi osoaren erdia), eta gainontzekoa 2012an egiteko utzi genuen. ietxaburu-k sortua, 2011, azaroa 3 - 14:58
Panticosako Bainuetxeak aurrean duen aintziraren ipar-ekialdeko hormaren gainetik igaro eta bertan zuzen gorantz hasten da bidea (1.640 m). Jose-k sortua, 2011, urria 24 - 09:24
Saratxo auzunean kotxea aparkatzeko aukerarik ez dagoenez, auzunera iritsi baino lehen azken bihurgunean ezkerretara irteten den hartxintxarrezko bide bat hartuko dugu, eta kilometro erdi inguru aurrerago dagoen bihurgune batean utziko dugu kotxea, bide bazterrean. Eretza ikus dezakegu toki honetatik. Botak jantzita, eta motxila bizkarrean, ibilaldiari hasiera emango diogu. Bide nagusia jarraitu beharrean mendebalderantz doan bidexkatik joko dugu. Bide asko elkartzen diren lepo batetara iristean, suebakian gora doan bidezidorretik jarraituko dugu. Malda gogorrari aurre eginez gorantz goazela, bide nagusiagoak gurutzatuko ditugu, daramagun norabideari eutsiz beti ere. Camporredondo izenaz ezagutzen den muino batetara iristean, Eretzaren ikuspegi ederra izango dugu aurrez aurre. Suebakian zehar jarraituko dugu, maldan behera tarte labur batez, eta berriz ere gora, geroz eta aldapa handiagoarekin. Eretzako tontorretik behera jausten diren malkarretara iritsi baino zertxobait lehenago, bidezidorrak eskuineko altzifre basora eramango gaitu, malkarrak gainditu ahal izateko pasarte eroso baten bila. Eta laster tontorrera iritsiko gara. ietxaburu-k sortua, 2011, urria 20 - 18:29
Ibilbidea, Piedrafita de Jaca herrian hasiko dugu (1.242 m). Bertan, lakura joateko seinalea jarraituko dugu eta hogei bat minutuan, berriro “Parque Faunístico”ra doan asfaltora aterako gara eta berehalaxe aparkatzeko prestatua duen zabalgunearen aurretik igaroko. (Bertaraino kotxez joanez gero, ia ordu erdi irabazten da, bai goranzkoan eta bai beheranzkoan). Aurreraxeago, pistaren bihurgune pare bat laburtu daitezke eta azkenik karteltxo bat jarraituz, “Ibon de Piedrafita” delakora iritsiko gara (1.619 m). |
|