Panticosako Bainuetxeak aurrean duen aintziraren ipar-ekialdeko hormaren gainetik igaro eta bertan zuzen gorantz hasten da bidea (1.640 m).
Ibilbideak: HuescaLurraldeakIbilbide motaietxaburu-k sortua, 2011, azaroa 3 - 14:58
Panticosako Bainuetxeak aurrean duen aintziraren ipar-ekialdeko hormaren gainetik igaro eta bertan zuzen gorantz hasten da bidea (1.640 m). Jose-k sortua, 2011, otsaila 13 - 12:38
zuriain-k sortua, 2010, uztaila 20 - 07:46
Linzako aterpean utziko dugu autoa, eta ekialdean ikusiko dugun pagadira joko dugu. Pagoen artaen askaldegi bat dago, eta aurreraxeago, iturri xume bat. Bidea malda handirik gabe eramanen gaitu pago eta larreen artean. Bidea larre zabalago batera atera eta iparralderantz egiten duen unean, bidea utzi eta bidexka batean gora jarraituko dugu, ekialderantz. Bidegurutze horretan ez dago kairnik, baina berehala aurkituko ditugu, malda gogorrean barrena. Malda hori igota, Petretxemako mendi aterpe gorria ikusiko dugu. Kairnek beti ekialderantz eramanen gaituzte, orain pinuen artean. Jose-k sortua, 2010, ekaina 12 - 11:10
Jose-k sortua, 2010, martxoa 10 - 21:29
Bujaruelo bailaran egin daitekeen txango lasai eta polit bat Otal bailarara igotzea da. Bailara nagusiaren gainean esekia dagoen jatorri glaziarreko bailara txiki bat da, Tendeñera mendikatearen ekialdeko ertzak hegoaldetik mugatzen duena. Jose-k sortua, 2010, urtarrila 2 - 01:30
Canal Roya bailaran barrena Anayeteko tontorrera igoera ezaguna azaltzen da jarraian. Bailararen bukaera osatzen duen La Rinconada izeneko zirku batetara iritsi ondoren, Anayeteko lakuetako goi-ordokira igoko gara, eta handik tontorrera, Rojo lepotik igarota. Jaitsiera beste bide batetik egingo dugu, askoz laburragoa. Rojo lepotik mendebalerantz jaitsiko gara, zuzenean Canal Royara jaisteko. Jose-k sortua, 2009, azaroa 5 - 22:31
Aspera hegoaldeko isurialdetik igotzen den ibilbide bat da hemen jaso dena. Aísa bailaran gora doan errepidea bukatzen den tokitik abiatzen da, El Rigüelo izena duena. Saleras aterpearen aldamenetik igarota, Rigüelo eta Igüer bailen arteko hegian gora igotzen da. Las Llanas izeneko kareharrizko lapiaz kaotiko bat zeharkatuta, Garganta de Aspe lepora gerturatzen da, bertara iritsi gabe, tontorrera mendebaldetik igotzeko. Jose-k sortua, 2009, urtarrila 23 - 22:01
Oroeleko Paradoreko aparkalekutik (1.175 m.) bidezidor bat barneratzen da basoan. “Cruz” dioen seinale batek bide zuzena dela erakutsiko digu. Gezi urdinak ere izango ditugu lagun, tarteka, baso itxian gora sigi-saga etengabean goazela. Bidea hain da berdina igoera guztian, ezen behin eta berriz toki beretik igarotzen ari garela irudituko baitzaigu. Mendi-bizkarreko lepo batetara iritsiko gara (1.668 m.; 55'). Zailena egina dugu jada. Mendebalderantz jarraitu behar dugu, gandorra baino zertxobait hegoalderago doan bidezidor garbitik, gurutze beltz handi batez apaindua dagoen tontorrera iritsi arte (1.770 m.; 1h15'). Jose-k sortua, 2008, abendua 30 - 20:30
Ibilbide honek, Ballibiernara igotzeko aukera erraz bat proposatzen du. Ballibierna bailaran gora igotzen den bidea amaitzen den tokitik abiatuta, Puente Coronasetik alegia, GR 11a jarraituz Ballibiernako aintziretara igoko gara, eta GRa utzita aldapan gora joko dugu Gelat aintzira dagoen sakonunearen bila, eta behin han, tontorrera ekialdetik igotzeko. Jose-k sortua, 2007, iraila 1 - 11:33
Foratatak bi tontor nagusi ditu. Mendebaldekoak, garaiagoa den ekialdekoak ez bezala, nahiko igoera erraza eskaintzen du. Hemen azaltzen den ibilbidea Formigaletik abiatzen da, eta Foratatak hego-mendebaldera erakusten dituen horma malkartsuak ipar-mendebaldeko lepotik ekidinez, gandorra zeharkatu eta bi tontorrak banatzen dituen lepoa bilatzen du, handik mendebaldeko tontorrera igotzeko. |
|