|
|
Ibilbideak: Araba
Cannot create thumb photo for argazki/2009/08/40955.jpg
inaxio-k sortua, 2011, azaroa 12 - 21:40
| Kategoriak |
Araba, Gipuzkoa, Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Olazti |
| Eskema |
Olazti - Urdalur - Illarragorri - Araia - Egino - Ziordia - Olazti |
Ibilbide guztia pista zabaletan barrena doa eta ez dago aldapa izugarririk. Zailtasun haundiena Illarragorriko igoerako azken metroetan dago, eta Umandiako hegoaldeko isurialdeko bideko "koska" pare batean. Zirauntzako iturbururako joan-etorria ere egiten du, bidetik oso gertu gelditzen delako (azken egunotako euriteen ondoren ikusgarri zegoen), baina ez da bizikletarako aproposa.
inaxio-k sortua, 2011, urria 30 - 17:41
| Kategoriak |
Araba, Gipuzkoa, Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Zegama eta A1 bidegurutzea |
| Eskema |
A1 eta Zegama arteko bidegurutzea - Urdalur - Kipular - Illarragorri (sahietsetik) - Larrebil - San Adrian - Beunda - Garagartza - Zegamako errepidea |
Urdalur aldeko bailara inguratzen duen bidea, nahiko erosoa eta zabala gehienean. Zailtasun haundienak Kipular eta Illarragorri aldean daude, ez dut bide argirik ikusi eta izango dira nik egin dudana baino aukera hobeak seguraski. Ehiztari asko dabil egunotan eta bideak nahiko lohituta zeuden tarte batzuetan. Tarte hau saihestu nahi izanez gero urtegiaren amaiera eta gero aldapan gora Illarragorriko gainera igotzen den pista bilatzea aski duzue, pista zabala da eta aldapa xamurrekoa.
inaxio-k sortua, 2011, urria 2 - 15:21
| Kategoriak |
Araba, Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Urbasa |
| Eskema |
Urbasako errepidea - Itandurieta - Andoingo mendatea - Legaire - Bikuñako mendatea - Luzuriaga - Uraska - Aldarana - Larraonako mendatea - Ostolaza - Ebiso - Lezamen - Urbasako errepidea. |
Oso ibilbide ederra da, zailtasun haundirik gabea. Legaire aldean Balloren magalera igotzeko aldapa da pasarterik aldapatsuena, baina horrez gain ez dago gora-behera haundirik. Bidea batzuetan basoan barrena doa, larrean bestetan, pista zabaletan beste tarte batzuetan. Arrastoa nahiko nabarmena da gehienean, baina ezinbestekoa da GPSaren laguntza tarte batzuetan.
Jose-k sortua, 2011, maiatza 26 - 14:59
| Kategoriak |
Urkabustaiz |
| ABIAPUNTUA |
Ostuño parkea (Izarra) |
| Eskema |
Ostuño parkea - Ostuño hariztia - Estuñagan - Izarra - Ostuño parkea |
Jose-k sortua, 2010, urria 19 - 12:14
| Kategoriak |
Araba, Bizkaia |
| ABIAPUNTUA |
Murua |
| Eskema |
Gorbeiako urtegiak – Mairuelegorreta – Aldamiñospe Gorbeia – Egillolarra iturria – Gorbeiako urtegiak |
inaxio-k sortua, 2010, abuztua 7 - 12:16
| Kategoriak |
Araba, Bizkaia |
| ABIAPUNTUA |
Barazar |
| Eskema |
Barazar - Saldropo - Atxuri - Arimegorta - Aldaminospe - Egiriñao - Ipergorta lepoa - Austigarmin - Odoriaga - Nafakorta - Burboa - Txintularra - Altube. |
GR12aren Barazar eta Altube arteko etapa da hau. Saiatu naiz ahalik eta zorrotzen jarraitzen bideko markak, baina daudenak oso gastatuta daude eta ondorioz gaur egun (2010ko abuztua) nahiko bakanduta daude, ez da erraza bidea jarraitzea.
JFdeA-k sortua, 2010, apirila 26 - 17:43
| Kategoriak |
Araba |
| ABIAPUNTUA |
Nograro |
| Eskema |
Nograro-Nograro lepoa-Mojon Acuchillado-Escalera Haitza-Revillallanos-Nograro. Artzenaren Mendebaldea |
Nograrotik abiatu herriko dorrerantz. Utzi errepidea eta hartu Haitzetarantz lurrezko pistatik, BTT bidetik La Rasaraino. Hortxe BTTren seinalearekin egingo duzue topo aurrez aurre. Eskuinera, M.ra, jo. Bertotik metro batzuetara ezkerrera ateratzen den pista hartu, harripilak jarri ditut. Pistatik gora Haitzetara gorago ikurrina zizelaturik duen harritzarra ikusiko duzue. Jarraitu pista nagusitik gora. Goialdean harripilen laguntza izango duzue Nograro leporaino (1.285).
inaxio-k sortua, 2010, apirila 26 - 16:47
| Kategoriak |
Araba |
| ABIAPUNTUA |
Birgara |
| Eskema |
Birgara - Arraialde - Azazeta mt. - San Bittor ermita - Itxogana - Indiagana - Arraialde |
Jose-k sortua, 2010, urtarrila 2 - 13:14
| Kategoriak |
Araba, Bizkaia, Burgos |
| ABIAPUNTUA |
Lendoño Goitia |
| Eskema |
Lendoño Goitia – Senda Negra – Barrerillako ataka – Bedarbide – Barrerillako ataka – Tologorri – Barrerillako ataka – Senda Negra – Lendoño Goitia |
Garobel mendikatearen gainaldeko larreetara igotzeko biderik ezagunenetako bat Lendoño Goitiatik Barrerillako atakara igotzen dena da, Bedarbide eta Tologorri tontorren artean.
Jose-k sortua, 2009, abuztua 28 - 19:34
| Kategoriak |
Araba |
| ABIAPUNTUA |
Oroko Santutegia |
|
|