Ibilbideak: Oiartzun

Lurraldeak

Ibilbide mota

Xabiaram-k sortua, 2020, urria 1 - 15:01
Kategoriak Oiartzun
ABIAPUNTUA Arditurri
Eskema Arditurri-Aertxo-Enarri-Erroilbide-Txurrumurru-Hirumugarrieta-Muganix-Unaileku-Arditurri

Ibilbidea Arditurriko meatzealdeko Interpretazio Zentroan abiatzen da.
Hemen zentroa pasatakoan eskuinera hartu behar da, eskultura handi bat dagoen alderako pistatik eta bertara iristean, pista hau utzi eta ezkerretara aurkituko dugun bidezidor estu bati jarraituko diogu gorantz. 330 metroko garaierara iristean bidegurutze bat aurkituko dugu, eskuinera (mendebaldera) hartu behar da, hemen zeharbide bat egingo dugu desnibelik gabe errekasto pare bat edo hiru igaroz 600 metroko luzeran.

inaxio-k sortua, 2019, apirila 15 - 19:32
Kategoriak Oiartzun
ABIAPUNTUA Karrika
Eskema Karrika - Elorrieta - Sorondo - Otraitz - Zaria - Uzpuru - Kausoro - Oieleku - Arritxurieta - Bidabieta - Zontzorrotz - Karrika

Karrika errekaren bailara inguratzen duen ibilbidea, harrespil edo mairu-baratz ugariren aldamenetik pasatzen dena. Ez da Arritxurieta gainetik bertatik pasatzen, baina oso gertu gelditzen da. Jaitsieran Bidebietatik zuzenean Karrikara jaitsi beharrean porlanezko aldapan behera (hori da aukera azkarrena), Karrika errekara jaisten da berriz, bidea luzatu arren entretenigarriagoa delakoan.

inaxio-k sortua, 2019, martxoa 29 - 21:49
Kategoriak Oiartzun
ABIAPUNTUA Karrika
Eskema Karrika - Xorrola bidea - Pillotasoro - Arritxurietagaña - Pagoagalarre - Ariztiburu - Gainzabal - Karrika

Baliteke Pagoagalarre mendian egindako bidea itxita gelditzea otadia berriro hazten denean. Ibilbide hau egin zenean mendia garbitu berria zegoen.