Ibilbideak: Villabona-Amasa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 10 - 22:15
Kategoriak Irura, Tolosa, Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Irura
Eskema Irura-UZTURRE (730m)-Loatzo-Irura

(2019-11-17) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.

Ibilbidea Irurako plazatik abiatzen da, autobidaren gaineko zubia pasa eta laister basoan gora egiten duen bidezidor estu bat jarraituko dugu. Pinudian gora igoko gara malda nahiko handian Goroldiketako gaintxora iritsi arte, hemen Uzturreko kurutzeara daraman senda jarraitu behar da, eta segidan Uzturre (730m) tontorrera daramana. Bide guztia nahiko nabarmena da eta erraz jarraitzeko senda dago.

inaxio-k sortua, 2016, abendua 24 - 12:00
Kategoriak Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Villabona
Eskema Villabona - Aranerreka - Artzelus - Portaleta - Donezizili - Loatzo - Portaleta - Alustiza - Troskaerreka - Aranerreka - Etxeondo - Villabona.

Zailtasunik gabeko ibilbidea, aldapa berarena ez bada. Bide nabarmen eta pista zabaletan barrena doa gehienean.

Villabonatik Amasako errepidean gora egiten du lehendabizi baina, egia esan, ez dago tarte horretan zer-ikusi handirik; Aranerreka aldetik igotzea hobe, jaitsierako bide bera erabilita.

Alustizan bada taberna eta iturria, atseden hartu nahi izanez gero.