Ibilbideak: BaztanLurraldeakIbilbide motaXabiaram-k sortua, 2019, apirila 27 - 12:46
Arratsalde pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako handi batean, Hautza (1304m) Ibilbidea Baztango Iñarbil herrian abiatzen da, hasierako etxaldeak pasa eta Hautzarako bidezidorra hartzen dugu, seinalatua dago. Igoera zuzen gorantz egiten da bidegurutzerik gabe mendiaren ertzetik gora. Malda handia dago, kontuan izan ia 1000 metroko desnibela gainditu behar dela, baina poliki hartuz ez du arriskurik. 2 orduko buruan tontorrean gaude. Jeitsiera Elhorrietako Lepotik egin nuen, hemen harrespila soro handi bat ikusi daiteke.
Xabiaram-k sortua, 2019, apirila 27 - 11:54
Egun osoko mendi ibilaldia Euskal Pirineotako mendi handi batean, Saioa (1418) Ibilbidea Berroeta herrian abiatzean da eta hasieran Elorregi (1045m) mendirako bidea hartuko dugu, seinalatua dago, igoera polita da Larraburu aldetik Altzuetako lepora artean, 700 bat metroko desnibela gaindituz tontorrera iritsi arte. Ondoren Saioa aldera doan mendizerra luze samarra jarraituko dugu gora-behera handirik gabe, aukeran, Olariagoa eta Katilliko Kaskoa igo daitezke, desnibel handirik gabe. Hona arteko bidea ordu pare batean egiten da.
ietxaburu-k sortua, 2011, urria 11 - 17:43
Bidarraira sartzeko zubia pasatzean, eskuinera hartu eta berehala beste zubitxo bat zeharkatu. Gero ezkerretara, erreka ezkerretara dugula. Kilometro eta erdira, errekaren beste aldera pasatuko gara Infernuko zubitik. Beste 300/400 metro egitean, ezkerretara gorantz hasten den asfaltozko pistatik eta hiru bat kilometro eginda, Sumusako bordara jaitsiko da. Hemen autoa uzteko lekua izango dugu
|
![]() |