|
Ibilbideak: Orozko
Jose-k sortua, 2020, ekaina 13 - 08:58
Bidea ez dago seinaleztatuta, baina erraza da bertara iristea. Ibarra auzotik porlanezko bide aldapatsu bat igotzen da aparkaleku bateraino. Aparkalekutik bidezidor bat abiatzen da ekialderantz, konifera basoan zehar. Pixkanaka altura galduz joan behar da, errekastora iritsi arte. Tarte labur bat errekan gora eginez laster iristen da ur-jauzira.
Jose-k sortua, 2020, martxoa 28 - 19:41
Kategoriak |
Bizkaia, Orozko |
ABIAPUNTUA |
Arrola (Santa Marina) |
Eskema |
Arrola – Ezkila lepoa – Arriurdin – Larragorri – Jesuri lepoa – Senagorta – Elorritxugana – Senagorta– Jesuri lepoa – Jesuripozueta – Ezkila lepoa – Arrola |
Xabiaram-k sortua, 2020, urtarrila 4 - 10:45
Kategoriak |
Orozko |
ABIAPUNTUA |
Aresketa |
Eskema |
Usabel-Urigoiti-Aldabide urjauzia-Axkorrigain-Supelegor-Atxulo-Arranobaltza-LEKANDA (1309m)-Igalerantz Pasabidea-Atxulo-Ordeko iturri-Urigoiti-Aresketa |
(2019-12-27) Egun pasako mendi ibilaldia Gorbeiako mendialdean.
4,15 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,15 orduko jeitsiera.
Ibilaldia Orozko udalerriko Aresketa-Usabel auzotegian abiatzen da, bertan autoa uzteko zabalbune bat ere badago, Gorbeiako Parke Naturalari buruzko informazio panel batzuekin.
Jose-k sortua, 2019, azaroa 16 - 23:49
Kategoriak |
Areatza, Orozko, Zeanuri |
ABIAPUNTUA |
Pagomakurre |
Eskema |
Pagomakurre – Atxulaur Atea – Supelegor – Lexardi – Kargaleku – Arraba – Pagomakurre |
Jose-k sortua, 2019, ekaina 1 - 07:19
Kategoriak |
Orozko |
ABIAPUNTUA |
Ubizar lepoa |
Eskema |
Ubizar lepoa – Larreluze zutarria – Kurtzegan zutarria – Kolometa |
Jose-k sortua, 2018, ekaina 1 - 21:10
Kategoriak |
Orozko, Zeanuri |
ABIAPUNTUA |
Pagomakurre |
Eskema |
Pagomakurre – Arrabako atea – Kargaleku – Neberabarri – Altipitatx – Itxingoti – Angel de Sopeña aterpea – Arrabako atea – Pagomakurre |
Jose-k sortua, 2017, iraila 9 - 07:59
Kategoriak |
Orozko, Zeberio |
ABIAPUNTUA |
Bikotzganeko atsedenlekua |
Eskema |
Bikotzganeko atsedenlekua – Garaigorta |
Bikotzganeko atsedenlekutik abiatuta, errepidetik tartetxo bat egin behar da Orozko alderantz. Mendatearen seinalea pasatu eta laster, langa bat gainditu eta eskuinerantz abiatzen den bidea hartu behar da. Muino bat ezkerretik inguratzen du bide honek, pinu landaketen artean. Ondoren altuera pixka bat galtzen du, eta berriz ere igotzen hasi eta laster, bide hau utzi behar da, ezkerrerantz maldan gora abiatzen den bidezidorra hartzeko.
Jose-k sortua, 2015, otsaila 7 - 08:01
Kategoriak |
Bizkaia, Orozko, Ubide, Zeanuri |
ABIAPUNTUA |
Ubide |
Eskema |
Ubide – Eneabe – Bastelarra – Arralde – Arimekorta – Gorbeia – Egiriñao – Usotegieta – Oderiaga – Egileor – Kolometa – Orozko |
GR 123 Bizkaiko Biraren 10. etapa bira osoko gogorrenetako bat da. Luzea eta gorabehera handikoa. Hemen azaltzen den bezala itzulia erlojuaren horratzen zentzuan eginez bigarren gogorrena dela esango nuke, Orduntekoaren ondoren. Eta kontrako zentzuan gogorrena ziurrenez, abiapuntua beherago izanik altuera handiagoa igo behar baita, eta Orduntekoan aldiz txikiagoa.
Ubidetik abiatu eta Gorbeiako mendialdea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen da, tontor askotatik pasaz (garrantzitsuenak: Eneabe, Arralde, Gorbeia, Usotegieta, Oderiaga, Egileor eta Kolometa), Orozkoko auzune garrantzitsuena den Zubiaurren bukatzeko.
Gogortasuna alde batera utzita, ibilbideak ez du aparteko zailtasunik, egia esan. Mendizale asko ibiltzen denez paraje hauetan, bidezidorrak nabarmenak dira ia ibilbide osoan zehar.
|
|