Ibilbideak: Bizkaia

Lurraldeak

Ibilbide mota

Xabiaram-k sortua, 2020, urtarrila 4 - 10:45
Kategoriak Orozko
ABIAPUNTUA Aresketa
Eskema Usabel-Urigoiti-Aldabide urjauzia-Axkorrigain-Supelegor-Atxulo-Arranobaltza-LEKANDA (1309m)-Igalerantz Pasabidea-Atxulo-Ordeko iturri-Urigoiti-Aresketa

(2019-12-27) Egun pasako mendi ibilaldia Gorbeiako mendialdean.
4,15 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,15 orduko jeitsiera.

Ibilaldia Orozko udalerriko Aresketa-Usabel auzotegian abiatzen da, bertan autoa uzteko zabalbune bat ere badago, Gorbeiako Parke Naturalari buruzko informazio panel batzuekin.

Jose-k sortua, 2019, abendua 29 - 23:58
Kategoriak Bizkaia, Dima
ABIAPUNTUA Olarreta lepoa
Eskema Olarreta – Antzubaltza – Kobaso – Amudiaga – Leungana – Antzubaltza – Olarreta
Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 29 - 22:26
Kategoriak Aiara, Urduña
ABIAPUNTUA Agiñaga
Eskema Agiñaga-Gorbeo-Menditu-Iturrigorri-Goizale Aterpea-Lastrilla zutarria-Ungino-ESKUTXI (1185m)-Somomendi-Atatxa-Agiñaga

(2019-12-28) Egun pasako mendi ibilaldia Nerbioi ibarreko mendietan.
4,15 orduko igoera + 1,15 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Ibilaldia Aiara udalerriko Agiñaga herrian abiatzen da, autoa bertan utziko dugu bazter batean.
Herritik irtengo gara Gorbeo muino aldera, hasieran errepide tarte labur bat pasatzen da eta berehala sartzen gara mendiko pista batean gora, Gorbeo eta Garondoko gainak pasatuko ditugu eta Iturrigorri mendiaren oinetara iritsiko gara.

Jose-k sortua, 2019, abendua 27 - 08:22
Kategoriak Bizkaia, Zornotza
ABIAPUNTUA
Jose-k sortua, 2019, abendua 26 - 10:48
Kategoriak Bizkaia, Muskiz, Zierbena
ABIAPUNTUA Aldapa (Zierbena)
Eskema Aldapa – Serantes – fortea – Aldapa
Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 25 - 16:22
Kategoriak Atxondo
ABIAPUNTUA Arrazola
Eskema Arrazola-Ibarra-Zabalaundi-Anboto-Pagozelai-ELGOIN (1243m)-Kurutzeta-Larrano Lepoa-Albisteite-Arrazola

(2019-12-24) Egun pasako mendi ibilaldia.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera

Ibilaldia Arrazola herrian abiatzen da, bertan aparkaleku zabala ere badago autoa uzteko.
Herritik bertatik hasten dugu igoera oinez, hasieran baserrien ondotik doan bidea eta 1 km-ra mendian barneratzen den senda estu bat hartuko dugu, zuzenean Mariren Kobara eta/edo aukeran Zabalaundira eramango gaituena. Senda hau hartu eta berehala sartuko gara Urkiolako Parke Naturalean ere, langa txiki bat pasata.

Jose-k sortua, 2019, abendua 21 - 00:34
Kategoriak Bakio, Maruri-Jatabe
ABIAPUNTUA atako atsedenlekua
Eskema Atsedenlekua – Jata Txikia – Jata Nagusia - atsedenlekua
Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 9 - 19:49
Kategoriak Abadiño
ABIAPUNTUA Atxarteko harrobiak
Eskema Atxarteko harrobiak-Astxiki-ALLUITZ (1034m)-Artola Lepoa-Atxarteko harrobiak

(2019-09-08) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena.

Ibilaldia Atxarteko harrobi zaharretan abiatzen da, bertan autoa uzteko toki zabala dago.
Harrobien ondoan dagoen zubia pasa eta berehala hartuko dugu eskuinera dugun senda bat. Hasierako pagadia pasa eta zuzen jarraituko dugu gorantz, bideak haitzulo handi baterantz eramango gaitu, hau pasa eta zigi-zaga gora, malda handi samarra dago inguru honetan.

Jose-k sortua, 2019, azaroa 16 - 23:49
Kategoriak Areatza, Orozko, Zeanuri
ABIAPUNTUA Pagomakurre
Eskema Pagomakurre – Atxulaur Atea – Supelegor – Lexardi – Kargaleku – Arraba – Pagomakurre
Jose-k sortua, 2019, azaroa 2 - 09:40
Kategoriak Aiara, Urduña
ABIAPUNTUA Belandia
Eskema Belandia – Babio – Belandia