Garobel mendikatearen gainaldeko larreetara igotzeko biderik ezagunenetako bat Lendoño Goitiatik Barrerillako atakara igotzen dena da, Bedarbide eta Tologorri tontorren artean.
Ibilbideak: BizkaiaLurraldeakIbilbide motaJose-k sortua, 2010, urtarrila 2 - 13:14
Garobel mendikatearen gainaldeko larreetara igotzeko biderik ezagunenetako bat Lendoño Goitiatik Barrerillako atakara igotzen dena da, Bedarbide eta Tologorri tontorren artean.
juanluis-k sortua, 2009, abendua 5 - 21:40
Cima modesta pero con fuertes desniveles,saliendo desde laiglsia deXemein,subiendo por unas pistas, primero de cemento y despues de barro nos llevan ha una pista que llega de Etxebarria.Girando hacia la izq. divisamos la cumbre que llegaremos en cinco minutos
JFdeA-k sortua, 2009, urria 31 - 22:10
Urigoitik gora E.ra jo dugu Itxinaren M.aldeko magalean zeharrreko ubidearen bila, eta bertotik H.ra norabidean bideari ekin diogu bidea erripe jarri arte, izerdi patsetan jarri naiz.
Jose-k sortua, 2009, uztaila 25 - 23:34
Baias errekak landu duen bailaran zehar hartxintxarrezko bide zabal bat barneratzen da Gorbeiako Parke Naturalaren bihotzera. Bide honek, hainbat tontorretara igoera ekiteko gerturatze atsegina ahalbidetzen du. Gorbeiara bertara, esate baterako. Jarraian azaltzen den ibilbidea ere bide horretaz baliatzen da, Arlobiko zubiraino. Eta handik aurrera, Usotegietatik jaisten den hegian gora egiten du, aipatutako tontorra harrapatu arte.
Jose-k sortua, 2009, uztaila 1 - 21:22
Arrasto honetako ibilaldia Goiko Landeta izenaz ezagutzen den parajean hasten da. Solaiera eta Txolopeko ipar-ekialdeko magalak zeharkata, Goldetxoko atakan harrapatzen du mendi-bizkarra. Lepo honetatik Txarlazora igotzen da lehenengo, eta Txolope eta Solaierara gero, igotako bide beretik jaitsi aurretik.
Jose-k sortua, 2009, apirila 25 - 11:36
Karrantza eta Villaverde lotzen dituen La Escrita mendatea eta Burgüenoren artean gorabehera gutxiko mendi-bizkar bat luzatzen da. Jarraian azaltzen den ibilbideak mendi-bizkar hori jarraitzen du Burgüenoren barrenean dagoen Campo de Ribacoba lepora iritsi arte, eta ondoren ezkerraldetik inguratzen du, beti igoera bide errazaren bila, tontorra hegoaldetik harrapatzeko.
Jose-k sortua, 2008, azaroa 24 - 22:50
Jarraian azaltzen den ibilbidea, Artzentaleseko auzoa den Santa Cruzetik abiatzen da, Alen igo, handik Betaiora arteko mendi-bizkarrean zehar ibili, eta bigarren tontorra egin ondoren, Santa Cruzera itzultzeko. Tontor hauek, Enkarterrietako eta Kantabriako ekialdeko kostaldeko paisaietaz gozatzeko behatoki apartak dira. Horretaz gain, duela gutxira arte bizirik egon diren zenbait mehatz ustiapenen aztarnak ikusi ahal izango ditugu bidean.
Jose-k sortua, 2008, urria 26 - 09:19
Saldropoko hezegunea Gorbeiara igotzeko ohiko abiapuntua da. Baina Gorbeiaraino joan gabe, ibilaldi polit bat egiteko behar diren hainbat osagai biltzen ditu Arralde eta Arimegorta artean luzatzen den mendi-gainak ere: basoak estalitako guneak eta lapiaz eremu irekiak, malkarrak eta hauek gainditzeko pasabide bitxiak, bide zabalak eta estuak, leunak eta aldapatsuak, eta ikuspegi zabalak. Saldropoko hezegunearen ondoan dagoen aparkalekutik abiatuta, mendi-gaina Atxuriko pasabidearen bitartez harrapatuko dugu, eta mendi-gaineko lapiazean zehar zeharkaldi bat egin ondoren Arraldeko tontorrera iritsiko gara, beste bide batetatik jaitsita ibilaldi zirkularrari amaiera emanez.
Jose-k sortua, 2007, maiatza 26 - 15:59
Anbotok Arrazola aldera Euskal Herriko hormarik garaiena omen du: 1100 m. Bide ezberdinak daude tontorrera iristeko. Jarraian azaltzen dena zuzenenetako bat da. Tontorretik iparraldera amiltzen den Anboto Sakona izeneko bailara aldapatsuaz baliatzen da tontorrera gerturatzeko, eta ondoren ipar-ekialdeko aurpegira pasatzen da azkeneko metroak bertatik egiteko. Tontorrera igotzeaz gain, ibilbide honek Mariren koba bisitatzeko aukera eskaintzen du, ibilbidetik zertxobait desbideratuz gero. |
![]() |