|
|
Ibilbideak: Gipuzkoa
diagoba-k sortua, 2012, urtarrila 14 - 00:28
| Kategoriak |
Soraluze |
| ABIAPUNTUA |
Soraluze |
| Eskema |
soraluze-osintxu-pagolagaina-itxumendi-gorla-elosumendi-irukurutzeta-gurutzebakar-atxolin-akelarre-muneta/karakate-san andres-soraluze. |
soraluzetik irtenda osintxuruntz eta soraluzen bukatu gorla eta karakate artean dauden punta guztiak eginez. 6 ordu gutxi gora behera. bide osoan ikuspegi bikaina. Osintxutik gorlara doan bidea ez da oso ezaguna, baina merezi du. osintxun, elosuko antenetara eta irukurutzetan daude maldarik gogorrenak, baina bestela nahiko bide erreza da.
inaxio-k sortua, 2011, azaroa 25 - 22:09
| Kategoriak |
Gipuzkoa |
| ABIAPUNTUA |
Alcampo |
| Eskema |
Alcampo - Añarreko zubia - Liztorreta - Malbazar - Sorondo - Altzibar - Bidegorria - Alcampo |
Errenteria - Oiartzun aldean hainbat aldaerarekin egiten den mendiko bizikletarako ibilbide polita. Aldaparik gogorrena Añarreko zubitik gorako porlanezko aldapa da (arrastoak jarraitzen duen norabidean) eta tarterik deserosoena, Portuluze baserria eta Liztorreta artekoa (lohituta badago batez ere). Zailtasun haundienak saihestu nahi izanez gero (euria egin berritan esaterako), errepidea baliatu dezakezue Astigarragako Bentatik paseaz eta Biandizko errepidetik jaitsiz.
inaxio-k sortua, 2011, azaroa 12 - 21:40
| Kategoriak |
Araba, Gipuzkoa, Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Olazti |
| Eskema |
Olazti - Urdalur - Illarragorri - Araia - Egino - Ziordia - Olazti |
Ibilbide guztia pista zabaletan barrena doa eta ez dago aldapa izugarririk. Zailtasun haundiena Illarragorriko igoerako azken metroetan dago, eta Umandiako hegoaldeko isurialdeko bideko "koska" pare batean. Zirauntzako iturbururako joan-etorria ere egiten du, bidetik oso gertu gelditzen delako (azken egunotako euriteen ondoren ikusgarri zegoen), baina ez da bizikletarako aproposa.
inaxio-k sortua, 2011, urria 30 - 17:41
| Kategoriak |
Araba, Gipuzkoa, Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Zegama eta A1 bidegurutzea |
| Eskema |
A1 eta Zegama arteko bidegurutzea - Urdalur - Kipular - Illarragorri (sahietsetik) - Larrebil - San Adrian - Beunda - Garagartza - Zegamako errepidea |
Urdalur aldeko bailara inguratzen duen bidea, nahiko erosoa eta zabala gehienean. Zailtasun haundienak Kipular eta Illarragorri aldean daude, ez dut bide argirik ikusi eta izango dira nik egin dudana baino aukera hobeak seguraski. Ehiztari asko dabil egunotan eta bideak nahiko lohituta zeuden tarte batzuetan. Tarte hau saihestu nahi izanez gero urtegiaren amaiera eta gero aldapan gora Illarragorriko gainera igotzen den pista bilatzea aski duzue, pista zabala da eta aldapa xamurrekoa.
inaxio-k sortua, 2011, urria 29 - 10:41
| Kategoriak |
Gipuzkoa |
| ABIAPUNTUA |
Andoain |
| Eskema |
Andoain - Usobelartza - Leuneta - Abadekurutz - Leitzaran |
Zailtasun handirik gabeko 1000 m.ko igoera egiteko aukera eskaintzen du, aldapa handiegirik gabe, eta jaitsiera pista zabaletan behera egiten da, Plazaolako trenbide zaharraren bidera jaitsiz. Handik Andoainera zailtasunik gabeko bide zabal eta erosoa baino ez dago. Goi aldeko paisaia nahiko aspergarria da, pinuz inguratuta baitago ia bide osoa. Abadegurutzeko igoeran eta tontorreko hasierako jaitsieran daude tarte zakarrenak.
Jose-k sortua, 2011, urria 1 - 20:52
| Kategoriak |
Ataun |
| ABIAPUNTUA |
San Martin (Ataun) |
| Eskema |
San Martin - Amezti - Arastortzeko gaina |
Jose-k sortua, 2011, iraila 25 - 13:12
| Kategoriak |
Soraluze |
| ABIAPUNTUA |
Soraluze |
| Eskema |
Soraluze – Sagar erreka – Topinburu – Azurtza – Gallastegitorre – Krabelinaitz – Soraluze – Ezozi – Goenetxetxoko etxetxo – Kortazar – Atxolin - Kurutzebakar – Artzaintxaboleta – Ipiñarrieta – San Andres – Soraluze |
Soraluzeko Kirol Bazkunako Mendi Taldeak antolatuta, V. Marraskilo Tour mendi ibilaldia ospatu zen atzo (2011/9/24). Hauxe izan zen ibilbidea.
inaxio-k sortua, 2011, iraila 2 - 16:37
| Kategoriak |
Gipuzkoa, Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Behobia, Doneztebe |
| Eskema |
Behobia - Endarlatsa - Bera - Lesakako bidegurutzea - Igantziko bidegurutzea - Sunbilla - Donoztebe - itzulia. |
Trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen duen bidea da, beraz, gora-behera gutxikoa eta nahiko zabala. 35 kilometrotan 120 m baino ez dira igotzen: horrek esan nahi du igoera apenas nabaritzen dela, baina jaitsieran ere eragin egin behar zaiela pedalei!
inaxio-k sortua, 2011, abuztua 26 - 13:20
| Kategoriak |
Gipuzkoa |
| ABIAPUNTUA |
Azpeitia |
| Eskema |
Azpeitia - Loiola - Azkoitia - Urretxu - Zumarraga - Legazpi - itzulera bide beretik. |
Urolako trenbide zaharraren arrastoa jarraitzen duen bidegorria da hau. Tunel ugari dago bidean, baina argiztatuta eta asfaltatuta daude denak eta bidea zabala eta garbia da denean. Erraza da bidea jarraitzea bi lekutan izan ezik: Loiolako santutegiaren inguruetan (Iparraldetik inguratu behar da) eta Azkoitiko erdigunean (errepide nagusiari jarraitu Urretxu aldera). Bidea oraingoz (2011ko abuztua) Azpeitiko futbolzelaien aldamenean hasi eta Legazpiko sarrerako industriagunean amaitzen da.
inaxio-k sortua, 2011, abuztua 21 - 17:40
| Kategoriak |
Gipuzkoa |
| ABIAPUNTUA |
Alcampo aparkalekua |
| Eskema |
Altza - Antxo - Errenteria - Gabierrota - Fanderia - Ugaldetxo - Altzibar - Ergoien - Arditurri |
Arditurriko bidegorria Altza alderaino luzatzen da, urbanizatutako eremu zabal bat zeharkatuz (Errenteria, Pasaia). Arretaz ibili beharra dago denean, jende asko dabilelako, bai bidean eta bai inguruetan, kale ingurune horretan batez ere. Ugaldetxotik Arditurrirainoko tartean hainbat tunel labur zeharkatzen dira, baina nahiko laburrak dira eta luzeenak argiztatuta daude. Bidea nahiko zabala da eta berariz prestatuta dago; gora-behera txikia da (garai bateko trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen du).
|
|