Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2013, azaroa 1 - 11:16
Kategoriak Arrigorriaga
ABIAPUNTUA Ollargan-Montefuerte parkea
Eskema Ollargan-Montefuerte parkea – Andikogana – Malmasin – Andikogana – Ollargan-Montefuerte parkea

Bilbo eta Basauri artean kokatutako mendi apala da Malmasin, Arrigorriagako lurretan kokatuta badago ere. Ibilaldi labur bat egin nahi duenarentzat egokia.
Ibilbide ezberdinak eskaintzen ditu. Orri honetan jaso dena Ollargan-Montefuerte parketik abiatzen da, eta igotzeko eta jaisteko bide ezberdinak jarraitzen ditu, biak bide erosoetan zehar. Zailtasun bakarra Andikogana lepotik Malmasineko tontorrera iristeko aldapa pikoan dago. Malda gehieneko lerroa jarraituz igo daiteke, baina aldapa leunagoko bideak ere aurki daitezke, ibilaldi honetan beherakoan jarraitu zena esate baterako.

inaxio-k sortua, 2013, abuztua 14 - 14:37
Kategoriak Bizkaia, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Udala (Arrasate)
Eskema Udala - Udalatx gandorra - Besaide iturria - Udala

Udala aldeko igoera tipikoa, aldapa pikoan gora. Gandorraren zeharkaldia eginez Besaide aldera jaisten da, gero Hegoaldeko isurialdea zeharkatuz itzultzeko.

Igoera gogorra da, sigi-saga eginez artadian barrena lehendabizi, agerian gero, gandorrera heldu arte. Jende asko badabil, erne ibili beharra dago ibiltariek amildutako harriekin, harri ugari baita bidean. Eta euria bada, erne loia eta boten igurtziarekin leundutako harriekin.

Gandorrean arreta jarri beharra dago arrastoa galdu gabe; eta lainoa bada, zer esanik ez, tontorra amildegiz inguratuta baitago.

ietxaburu-k sortua, 2013, ekaina 14 - 21:48
ABIAPUNTUA Irurita
Eskema Irurita-Artesiaga-Saioa-Irurita

Irurita herrian, hego-ekialderantz eta eliza aurretik igarotzen den kalea hartuko dugu. Berehalaxe pista bihurtuko da eta pixka bat gora egin eta noranzko bera jarraituz (marra txuri-berdeei jaramonik egin gabe) landak zeharkatzen hasiko gara. Laster eskuinetara beheraxeago Artesiagara doan errepidea ikusiko dugu eta hogei bat minutura, argindarreko poste batera hurbiltzean, beherantz eskuinetara bide zidor bat hartuko. Erreka tarte batean sartu eta borda batera iristean (hamar minutu) aurrera doan bidea utzi eta eskuinetik erreka zeharkatu eta 40 metro gorago dagoen lepotxora igoko da.

ietxaburu-k sortua, 2013, maiatza 9 - 15:36
ABIAPUNTUA Baigorri
Eskema Baigorri-Auza-Izpegi-Baigorri

Baigorritik Auza ez da ikusten, bere aurreko tontorrek traba egiten diotelako. Hego-mendebaldera begiratuta, “Trenpeta” izeneko tontor airosoa (802 m.) ikusiko dugu. Bere eskuineko hertzetik gora abiatzen da gaurko txangoa

ietxaburu-k sortua, 2013, maiatza 1 - 20:37
ABIAPUNTUA Beherobi
Eskema Beherobi-Urkulu-Txangoa-Leizar Atheka-Elhursro-Beherobi

Beherobin (330 m.), mendebaldetik datorren errekaren ondotik gorantz egiten du errepideak, eta guk erreka hau eskuin aldera dugula basoan gora doan bide zaharra hartuko dugu, hego-mendebalderantz, ezkerretara geratzen zaigula Errobi ibai jaioberria (sources de la Nive).

inaxio-k sortua, 2013, apirila 13 - 20:56
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Itsasondo
Eskema Itsasondo - Urkia auzoa - Santa Kruz ermita - Leziako lepoa - Arrapaitz - Murumendi - Zaateko lepoa - Lizardi - Zubinerrota - Berostegi - Itsasondo.

Zailtasunik gabeko ibilbidea da berez, baina euriteen ondoren lokaztuta egon daiteke tarte askotan. PR Gi-53 eta PR Gi-54 bideen arrastoa jarraitzen du tarte batzuetan. Igoera osoa izartxo more batzukin markatuta dago.

inaxio-k sortua, 2013, martxoa 31 - 19:42
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA San Pedro
Eskema San Pedro - Faro de la Plata - Talaia Bidea - Ulia - Bidebieta - San Pedro.

Uliako igoera Talaiako bideari jarraituz, San Pedrotik abiatuta. Talaia bidea bide erraza eta ondo markatutakoa da, oinezkoentzako berariaz egokitua. Hari jarraitzen dio ibilbideak gehienean. Jende asko ibiltzen da jai egunetan. Itzulera mendi bizkarrean barrena egiten du, Bidebietara jaisteko Herri Ametsa ikastolaren paretik.

inaxio-k sortua, 2013, martxoa 31 - 18:59
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA San Pedro
Eskema San Pedro - Faro de la Plata - Itsasertzeko bidea - Talaia bidea - Almirantearen gotorlekua - San Pedro

Uliako itsasertzeko bidezidorrari jarraitzen dio, San Pedrotik hasi eta Talaiako bidearekin topo egin arte. Gero hari jarraituz itzultzen da San Pedro aldera, mendiaren bizkarrera igo arte (ikastolatik gertu). Han bizkarretik jarraitzen du Almirantearen gotorlekutik paseaz, aurreraxeago Hegoaldeko hegian behera San Pedrora jaisteko.

zuriain-k sortua, 2013, urtarrila 3 - 09:50
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Elizondo eta Tranpako lepoaren arteko errepidexka

Baztango bi gain hauetatik bailara osoaren gaineko ikuspegi ederrak miresteaz gain, bidean historiaurreko hainbat monumentu topatuko ditugu. Hobe udan ez joatea, landaretzak monumentuetako batzuk estal bailitzake.

zuriain-k sortua, 2013, urtarrila 3 - 09:46
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Ezkiko lepoa

Apaola eta Oianberri mendiak igo eta bidenabar, inguruko trikuharriak ere bisitatuko ditugu. Arranagaita tumulua ikusteko aldapa gogorra jaitsi -eta gero igo- egin behar da. Agian baten batek pentsa lezake ahaleginak ez duela merezi. Zuen esku.