Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 10:29
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxague

Karbatoki eta Potxa mendiak Etxague herritik. Ibilbide gehiena haizerroten pistetatik egiten da. Potxa mendia igotzeko zati deseroso batean gora eskalatu behar da, arriskurik gabe, baina nolabaiteko ohitura eskatzen du.

JFdeA-k sortua, 2009, azaroa 22 - 15:01
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Deba
Eskema Deba-Antzondo baserria-Lastur-Lastur goia auzoa-GI-3210-Saltsamendi-Andutz-Itziar-Sta Katalina-San Roke-Deba

Andutz tontorra aspalditik izan dut gogoa ezagutzeko. Horretaz baliatu izan naiz inguruko geografia, bizitza eta ondarea apreziatzeko.
Debatik abiatu naiz oinez Bilborako norabidean Maxpe kaletik aurrera Antzondo baserrirainoko bidea topatu arte eta PR-Gi 44 laguntzaz.
Autopistapetik pasatu eta ubidea (Lastur-Deba) nire oinpean. Halako lanak gure aurrekoenak! Eta egun gure astialdietarako paregabe aukera ematen digutenak!
Bide horretatik zeharkatu dut Lastur luzetara. Bailara hori ezagutzeko gogoa nuen: betizuak, garo-metak egiten ... . Aspaldiko mundua bertatik bertara.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 20 - 14:40
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Munarriz

Ibilbide honek ez du zailtasun handirik, baina ez da komenigarria lainoa edo eguraldi kaskarreko egunetan. Halaber, komeni da erantsitako mapa erabiltzea azalpenak hobeki ulertzeko.

JFdeA-k sortua, 2009, urria 31 - 22:10
Kategoriak Bizkaia
ABIAPUNTUA Urigoiti
Eskema Urigoiti-ubidea-Altipitaitz-Gorosteta-Arraba-Kutzak-Lekanda-Egolusuburu-Urigoiti

Urigoitik gora E.ra jo dugu Itxinaren M.aldeko magalean zeharrreko ubidearen bila, eta bertotik H.ra norabidean bideari ekin diogu bidea erripe jarri arte, izerdi patsetan jarri naiz.
Aldatz gora ederra Altipitaiz tontorraren bila.I:E.
Heldu gara Itxinara. Hau beste mundu bat da!
Bideari txintxo-txintxo jarraituz Gorostetara jo dugu, E.ra, nahiz eta bideak buelta asko eman behar bertoko orografia, karstikoa, dela-eta. Abenturazale bazarete aukera paregabea Itxinan sartu eta animo!
Gorostetatik Arraba belardira. Segundutan paraje berri bat geure oinpean!

inaxio-k sortua, 2009, urria 31 - 17:05
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Elurretxe ingurutik

Aiako Harria inguratzen duen PR-Gi-20 ibilbidea da, Elurretxetik Aritxulegirako joan-etorria eginez mendiaren ixurialde guztiak zeharkatzen dituena. Abiatzeko aukera bat baino gehiago dago: Elurretxe, Aritxulegi nahiz errepidea ikutzen duen beste edozein lekutik abiatu daiteke. Ez da ibilbide zaila, baina ez da haurrekin egitekoa ere, tarte batzutan zakarra delako eta tarte luze batean ubide baten bazterretik doalako. Orain (2009ko azaroa) ubidea berritu eta estaltzeko lanetan ari dira eta pasabidea debekatzen duen txartel bat dago jarrita, Lesaka aldeko errepidea ikutzen duen lekuan.

Jose-k sortua, 2009, urria 4 - 10:22
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Besadegi
Eskema Besadegi - Elurzulo - Adarra - Eteneta - Besadegi

Adarrara igoera errezenak Besadegitik (Besabi) abiatzen dira. Mendizaleek gehien erabiltzen dituzten bi bideetaz baliatzen da hemen jaso den ibilaldia, batetik igo eta bestetik jaisteko. Bidean, zenbait harrespil ikusteko aukera izango dugu.

Jose-k sortua, 2009, iraila 26 - 11:03
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Santutxo
Eskema Santutxo - Keixeta lepoa - Elosumendi - Santutxo

Santutxoko ermitaren inguruko atsedenlekua abiapuntu egokia da Elosumendi inguruko bazterrak ezagutzeko. Hemen proposatzen den ibilbideak aurrena mendebaldetik inguratzen du tontorra, Irukurutzetarengandik banatzen duen Keixeta lepora iritsi arte, eta ondoren mendi-bizkarrean zehar itzultzen da, Elosumendiko tontorretik pasata.

inaxio-k sortua, 2009, iraila 24 - 22:04
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Leireko monastegia
Eskema Leire - Cerrada mt. - Oso - Cerrada mt. - Fallar - Paso del Buey - Leire

Zuriainek aipatutako ibilbidearen osagarria da, jaitsierarako beste bide bat erabiliaz. Cerradako mendatera itzultzean, gurutzedun tontor bat (Fallar) ikusiko duzue Mendebaldean, oso urrutira gabe. Hara heltzeko aurreko larre eremuan nabarmentzen diren haitzen artetik abiatzen den xenda bihurri bat jarraitu behar da. Arrastoa arina da tarte batzuetan, baina harripilak eta pintura markak arretaz jarraituz gero (2009ko iraila), ez zarete galduko. Halako batean harriz inguratutako lepo batera helduko zarete: ezker aldean dago tontorra.

Jose-k sortua, 2009, iraila 19 - 14:59
Kategoriak Soraluze
ABIAPUNTUA Soraluze
Eskema Soraluze - Sagar erreka - Topinburu - Azurtza - Gallastegitorre - Krabelinaitz - Soraluze - San Andres - Ipiñarrieta - Artzaintxaboleta - Kurutzebakar - Atxolin - Kortazar - Goenetxetxoko etxetxo - Argateburu - Soraluze

Soraluzeko Kirol Bazkunako Mendi Taldeak antolatuta, III. Marraskilo Tour mendi ibilaldia ospatu da gaur (2009/9/19). Hauxe izan da ibilbidea.

zuriain-k sortua, 2009, iraila 4 - 14:50
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Orbaitzetako Olako pista

Saiarri mendia eta inguruko monumentu megalitikoak ezagutzeko ibilbide zirkularra. Batzuetan bidetik kanpo ibiko gara, eta arreta berezia jarriko dugu laino egunetan.