Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

JFdeA-k sortua, 2009, maiatza 31 - 20:59
ABIAPUNTUA Araia
Eskema Araia-Iturriotz-Azkosaroi-Elurzuloak-Aratz-aratzarte-Allaitz-Allarte-Allaitz txiki-Atabarrate-Umandia-Atabarrate-Allarte-Gaztazapadoi Txabola-Zirauntzaren iturburua-Araia

Araia Aratz gainaren bila Iturriotzen eztarria freskatu ostean, atzera gorantz Azkosaroitik aurrera. Aratz gainera heldu aurretik Elurzuloak tontorrean izan gara.
Aratzetik E.rantz arteko gain eta lepoetatik Umandiaraino. Umandiatik, berriz, M.ra, Atabarratera. Lepo honetatik H.aldeko magaletik Allartera. Allartetik Araiaranzko bidea hartu dugu San Migeleranzko bidezidorretik, ez zarete damutuko.
Aratzen H.ko magaletik M.alderantz. Bidean Gaztazapadoi txabolatik igarotzen da.

JFdeA-k sortua, 2009, maiatza 23 - 18:31
ABIAPUNTUA Goikolexea
Eskema Goikolexea-Belarrinaga-Gasbidea-Bizkargi-Arburu-Bizkargi-Barrenetxea-Erkinko-Goikolexea

Goikolexea izanga da ibilaldi honen abiapuntua eta helmuga.
Aukera ona elizaldea, San Emeterio eta San Zeledonio, ikusteko: kanposantua, kurtzioa, jauregiak, ... . Bertotik Zinpe-bidea eta Done Jakuerena pasatzen dira.
Bertotik urirantz abiatuko gara, Larrabetzurantz, errepide bazterretik, H.ra.
Belarrinaga auzoranzko errepidetxoa hartu, E.rantz.
20´ra IErantz porlanezko bidetik 15´minututan.

zuriain-k sortua, 2009, maiatza 6 - 12:39
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Erremendiako askaldegia

Nahiko ezezaguna izan arren, Erremendiako zonaldea Nafarroako ederrenetarikoa da. Bakardade horrek gainera bertako paisaia eta fauna paregabeaz gozatzea ahalbidetuko du jende segizio etengabeekin topo egin gabe.

ietxaburu-k sortua, 2009, martxoa 24 - 11:13
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Urdoze
Eskema Urdoze-Larrarte lepoa-Labastida-Urdoze

Honakoa, ez da ohiko mendiko igoera, lasai antzean, gaztetxoekin ere egin daitekeen txango erraza baizik.

Urdoze (210 m), Baigorri bailaran, Iparla mendiaren azpian kokatutako herritxoa da. Bertara iristeko, ipar aldetik doazenak, Baigorri baino kilometro pare bat lehenago, errepidearen eskuineko aldean, Urdoze eta Labastidara doan errepidetxoa ikusiko dute.

ietxaburu-k sortua, 2009, martxoa 22 - 22:04
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Eratsun
Eskema Eratsun-Otsola-Arnaizu-Ireber-Bidate-Basakaitz-Eratsun

Eratsun herriak badu sona pilotari esker. Bertara iristeko, Doneztebetik Leitza aldera doan errepidea hartu, eta Ezkurrako lepora asko gelditzen ez dela, ikusiko mendiaren magalean.

ietxaburu-k sortua, 2009, martxoa 7 - 13:52
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Ainhoa
Eskema Ainhoa-Bizkailuze-Dantxarinea-Ainhoa

Lapurdiko Ainhoa herritik abiatuko gara (40 m).
Herriaren atzealdeko (eki aldera) aparkaleku zabaletik, ekialdera, maldan gora hasten den pista zabaletik, GR-10 jarraituz, ordu erdi batean, 350 m. gorago dagoen kaperara iritsiko gara.
Ipar ekialdera Erebi tontorra dugu. Bideak ezkerretik inguratzen duen arren, gu tontorrerantz zuzen joango gara. Hogei minutu beranduago tontor zabalean gaude (583 m. 00:50).

Jose-k sortua, 2009, martxoa 7 - 11:18
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Gaintza
Eskema Gaintza – Intzako Dorrea – Unaga – Abateko lepoa – Intza – Gaintza

Arrasto honetako ibilaldia Gaintza herritik abiatzen da, eta Mailoetako igoera ikusgarrienetako batetan zehar Intzako Dorrera igotzen da. Ondoren hegoalderantz jaisten da, Unagako zelaiak zeharkatzen dituen bidearen bila, eta Ttutturre eta Alborta mendien arteko Abateko lepotik igarota Intza herrira jaisten da, handik Gaintzara itzultzeko.

JFdeA-k sortua, 2009, otsaila 1 - 12:17
ABIAPUNTUA Herran
Eskema Herran-Sta.Ana lepoa-Sta.Ana-Lepoa-Valdelamediana-Revillanos-Villafri-Ribera-Herran

Herran-etik ibaian gora ekin diot, I.ra.
Kartelaren laguntzaz Sta. Ana leporantz, eta bertotik tontorrera, margo-seinaleak eta harri pilak.
Atzera lepoan E.ra Revillanos tontorrerantz, artean Valdelamediana. Bidean harri pilek bide egokia jarraitzen laguntzen digute. Gainaldeetatik I.aldeko eta H.aldeko bailarez gozatzeko aukera paregabea.
Revillanos tontorretik buelta hartu beharra dago Villafria-rako bidexka hartzeko, tontorretik minutu gutxira eta I.ra hartu.
Villafria-tik M.ra, Ribera-ra.
Ribera Herran artean, eta ibilbideari amaiera ederra emateko Puron ibaiaren arroila.

JFdeA-k sortua, 2008, abendua 9 - 19:55
ABIAPUNTUA Bakio
Eskema Bakio-Garbola-Burgoa-San Pelayo-Doniene-Eneperi-Bakio

2004ean Luis-ek gure web-gunean utzitako oharrak jarraitu ditut.
Gotzon taberna ondotik Luzarraga kalea hartu errepidea amiatzeraino. Azken baserrian mendian gora gurpidetik ekin, ur-deposituaren ezkerretik. Pistarekin bat egin ostean norabide berean aurrera.
HM.tik Larrane-tik datorren pistarekin (Mendiko Txirridularientzat oharrak bertan)topo egingo dugu.
Norabidea aldatu barik Mañuko landetara helduko gara. Bertotik Garbola tontorra esku-eskura izango dugu. I.ra.
Norabide berean aurrera Burgoa tontorra.

JFdeA-k sortua, 2008, azaroa 30 - 13:45
ABIAPUNTUA Araotz elizaldea
Eskema Araotz elizaldea-Ezate lepoa-Andarto-Arbe-Santikurutz lepoa-Orkatzategi-Santikurutz lepoa-Araotz elizaldea

Araotz-eko elizaldeko aparkalekutik abiatu gara. Errepidean Mendebalera (gora) jo dugu azken baserriraino. Zoru asfaltatua amaitzen den tokian bidea bitan banatzen da: H.ra ateratzen da Ezate leporakoa, eta M.ra jarraitzen du Santikurutz leporako, bueltan bertotik jaitsiko gara.
Ezate lepoan I.ra eta eskura dugu Andarto tontorra.
Ezate-ra bueltatu gara dena elurtuta baitago. Bertotik Arbeko Degurixa-rako sarrerara jo dugu.