Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetikLurraldeakIbilbide motainaxio-k sortua, 2009, abuztua 2 - 10:12
Wikiloc-eko mapan ikusten denez, ibilbidea ez da mugatzen Baizako tontorretik pasatzera, inguruko monumentu megalitikoak bilatzen ditu bidean: hainbat zutarri, trikuharri eta tumuluren aldamenetik pasatzen da. Ibilbidea laburtu nahi izanez gero, nahikoa da Iparraldeko ertzari jarraitzea mendate batetik bestera, arazorik gabe egin daiteke bide hori.
zuriain-k sortua, 2009, uztaila 22 - 10:19
Txango zirkularra Sasari mendiko gailurreraino, bidenabar Zaraitzuko txoko eder bat ezagutuz . Izitzetik aterako gara ipar-ekialderantz pista batetik. Ehun bat metro geroago ezkerrera eginen dugu bide batetik (kairnak) Hasieran oso nabarmena ez izan arren, bidea ez da inoiz galduko. Basoan gora eginen dugu, eta aska baten ondoan pasatu. Malatrairu Haitzaren ondotik igaroko gara, nondik paisaia apur bat zabalduko baita. Segidan Indianoren bordaren hondakinak ikusiko ditugu. Sasariko lepora hurbildu ahala bidea ez da hain markaturik egonen, baina lepoa hartuko dugu erreferentzia gisa.
JFdeA-k sortua, 2009, uztaila 3 - 16:36
Estacas de Trueba errepide gaitera heldu aurretik abiatu naiz I.ra, Castro Valnera helmuga dudala. Bueltan El Colladora jaitsi naiz La Cubada Grande igotzeko, H.ra. Bertatik La Mazara. Hortik E.ra “Invernal”-en gunetara: Viduelo eta Gustevirones. Pistatik behera El Pradoraino. El Pradotik Trueba ibaiaren eskuinetik abiapuntura, Atrancos de Huerguero.
JFdeA-k sortua, 2009, ekaina 29 - 22:34
El Vigo (466m.). Herriaren sarreran La Robla trenbidea zeharkatzen duen tuneletik abiatu H.ra. Harri pilen laguntza bertotik tontorreraino izan dugu. Jarraitu pista norabide berean lantzar handi batera arte.
JFdeA-k sortua, 2009, maiatza 31 - 20:59
Araia Aratz gainaren bila Iturriotzen eztarria freskatu ostean, atzera gorantz Azkosaroitik aurrera. Aratz gainera heldu aurretik Elurzuloak tontorrean izan gara.
JFdeA-k sortua, 2009, maiatza 23 - 18:31
Goikolexea izanga da ibilaldi honen abiapuntua eta helmuga.
zuriain-k sortua, 2009, maiatza 6 - 12:39
Nahiko ezezaguna izan arren, Erremendiako zonaldea Nafarroako ederrenetarikoa da. Bakardade horrek gainera bertako paisaia eta fauna paregabeaz gozatzea ahalbidetuko du jende segizio etengabeekin topo egin gabe.
ietxaburu-k sortua, 2009, martxoa 24 - 11:13
Honakoa, ez da ohiko mendiko igoera, lasai antzean, gaztetxoekin ere egin daitekeen txango erraza baizik. Urdoze (210 m), Baigorri bailaran, Iparla mendiaren azpian kokatutako herritxoa da. Bertara iristeko, ipar aldetik doazenak, Baigorri baino kilometro pare bat lehenago, errepidearen eskuineko aldean, Urdoze eta Labastidara doan errepidetxoa ikusiko dute.
ietxaburu-k sortua, 2009, martxoa 22 - 22:04
Eratsun herriak badu sona pilotari esker. Bertara iristeko, Doneztebetik Leitza aldera doan errepidea hartu, eta Ezkurrako lepora asko gelditzen ez dela, ikusiko mendiaren magalean.
|
![]() |