|
Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
ietxaburu-k sortua, 2007, abuztua 15 - 19:44
Kategoriak |
Bearn, Huesca, Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Lescun |
Eskema |
Lescun - Lhurs aintzira - Hiru Erregeen Mahaia - Col.Petrechema - Ansabereko txabolak - Lescun |
Lescundik Hiru Erregeen Mahairako ibilaldi honetan, igotzeko eta jaisteko, bide desberdinak erabiliko ditugu, baina badago bide gehiago ere bai.
Lescun herritik aurrera jarraitu Ansabereko bailaran zehar eta Pont de Masousa (960 m.) izeneko lekuan utziko dugu autoa, jaisterakoan hementxe bukatuko dugu eta.
Jose-k sortua, 2007, abuztua 4 - 23:00
Kategoriak |
Gipuzkoa |
ABIAPUNTUA |
Azkoitia |
Eskema |
Azkoitia - Aitza - Kakueta - Izkiturri - Zamaleku - Erlo - Xoxote - Xoxoteko aterpea - Inazio Donearen irudia - elurzuloa - Nahargun - Goiko Saletxe baserria - Azkoitia |
Ibilaldi hau Azkoititik Izarraitzera igotzen da nahiko zuzena den bide batetatik, eta mendikateko tontor aipagarrienak diren Kakueta, Erlo eta Xoxotetik igaro ondoren mendikatea hegoaldetik inguratuz Azkoitira itzultzen da.
Jose-k sortua, 2007, uztaila 9 - 19:57
Kategoriak |
Gipuzkoa |
ABIAPUNTUA |
Altzo |
Eskema |
Altzo Muino - Arteota - Pagoaundiko tumulua - Laparmendi - Otsabio - Altzo Muino |
Ibilaldi zirkular honek, Altzotik abiatuta Otsabio eta Laparmendik osatzen duten mendikate txikiaren hego-mendebaldeko magaleko basoa zeharkatzen du gora-behera gutxirekin, ondoren mendi-bizkarrera igo eta gandorretik itzultzeko, aipatutako tontorretatik igarota. Gandorretik ibiltzea nahiko deserosoa da zati askotan, haitz biziz osatuta dagoelako, eta luze egiten da, baina oso polita da.
ietxaburu-k sortua, 2007, ekaina 26 - 17:29
Kategoriak |
Iparraldea, Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Logibar (Holtzarteko parkina) |
Eskema |
Logibar-Larrañe-Erroimendi-Alupiña-Orhi-Erroimendi-Holtzarte-Logibar |
Logibarretik abiatuko gara. (Holtzarteko arroilaren sarrera). Bertan, parkina badago eta kotxea uzteko arazorik ez dago.
Errepidea jarraituko dugu Larraine herriraino. Herriaren sarreran, kamino nagusia eskuinetara utzita, ezkerretik beste herriko kale bat dago. Hemendik segi eta berehalaxe, ezkerretara, etxe baten ondotik, mendian gora bide bat hasten da. Ez dago inolako kartelik, baina bi edo hiru minutu ibili ondoren, Erroimendira doala seinalatua dago.
ietxaburu-k sortua, 2007, ekaina 2 - 20:51
Kategoriak |
Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Areso |
Eskema |
Areso, Guratz, Gorriti, Ulizar, Areso |
Areso herriaren sarreran, ezkerretara (ekialdera) bide bat hasten da Autopista alderantz . Hamar minutu baino lehen, Autopistaren azpitik igarotzen da eta berehalaxe, pista utzi eta ezkerretara doan bidea hartu behar da. Bide hau lepo batera doa eta hara iritsi baino lehen, pagadia nagusitzen hasten da. Hemendik aurrera, eta Guratzera iritsi arte, ia dena pagaditik izango da. Lepotik (676 m), biderik gabe, hegoaldera dagoen tontorreraino (842 m). Tontor hau eta hurrengo biak ere, pagadia izan arren, harritsuak dira.
ietxaburu-k sortua, 2007, ekaina 2 - 20:26
Kategoriak |
Iparraldea |
ABIAPUNTUA |
Germieta (Baigorritik 2,5 kilometrora) |
Eskema |
Germieta, Oilarandoi, Adartza. Munhoa, Germieta |
Baigorri herritik gertu dagoen Germieta herritxotik (212m.) abiatuko gara.
Jose-k sortua, 2007, maiatza 26 - 15:59
Kategoriak |
Bizkaia |
ABIAPUNTUA |
Arrazola |
Eskema |
Arrazola - Anboto Sakona - Mariren koba - Anboto - Zabalaundi - Arrazola |
Anbotok Arrazola aldera Euskal Herriko hormarik garaiena omen du: 1100 m. Bide ezberdinak daude tontorrera iristeko. Jarraian azaltzen dena zuzenenetako bat da. Tontorretik iparraldera amiltzen den Anboto Sakona izeneko bailara aldapatsuaz baliatzen da tontorrera gerturatzeko, eta ondoren ipar-ekialdeko aurpegira pasatzen da azkeneko metroak bertatik egiteko. Tontorrera igotzeaz gain, ibilbide honek Mariren koba bisitatzeko aukera eskaintzen du, ibilbidetik zertxobait desbideratuz gero.
Jose-k sortua, 2007, maiatza 11 - 21:49
Kategoriak |
Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Eugitik Artesiaga mendatera igotzen den errepidea |
Eskema |
Baserdiko erreka - Otsaberri - Laztegi - Otarrabizkarra - Artsal - Okoro - Pilotasoro erreka - Baserdiko erreka |
Ibilaldi honek Okororen hegoaldean dagoen Baserdiko bailara inguratzen du, hasieran Otsaberri eta Laztegi bezalako tontorretatik igaroz, inguruko garaienak diren Artsal eta Okorora igo aurretik. Mendizale asko ibiltzen ezten bidea da, baina xarma handikoa, ibilaldiaren zatirik handienean pagadi ederrak izango baititugu bidelagun.
Jose-k sortua, 2007, apirila 21 - 17:12
Kategoriak |
Gipuzkoa, Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Leitzalarrea |
Eskema |
Leitzalarrea - Urepel - Mandoegi - Altzegi - Leitzalarrea |
Adarra – Mandoegi mendikatearen hegoaldeko ertzean kokatuta, Urepel, Mandoegi eta Altzegi mendikateko tontorrik garaienak dira. Leitzalarrea bailarako Izkibar (edo Ezkibar) atsedenlekua abiapuntu egokia da tontor horietara igotzeko.
Jose-k sortua, 2007, martxoa 22 - 21:07
Kategoriak |
Huesca |
ABIAPUNTUA |
Pineta bailara |
Eskema |
Pineta - Cinca urjauzia - Tormosako erlaitza - Pineta |
Ordesako zenbait hormak bezala, Perdido, Soum de Ramond eta Punta de las Olas tontorren magalak diren Pinetako zirkuko hego-mendebaldeko hormek ere erlaitz batetatik ibiltzeko aukera eskaintzen dute, Tormosako erlaitza. 1.900 metro inguruko altueran dago, bailara baino 600 metro gorago. Zeharkatu daitekeen erlaitzeko tartea Cinca urjauzia eta Añiscloko lepotik jaisten den bidearen artekoa da, eta hiru kilometro luze da gutxi gorabehera.
|
|