Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Xabiaram-k sortua, 2019, apirila 7 - 09:16
Kategoriak Ubide
ABIAPUNTUA Ubide
Eskema Ubide-Eneabe-Bastelarra-Arralde-Arimegorta-Altamiñape-Gorbeia-Egiriñao-Zastegiko Landa-Altamiñape-Undabe erreka-Ubide

Gorbeiarako igoera egin dut Ubide (568m) herritik abiatuta eta Arraldeko bideskatik. Lehen pausua Eneabe (711m) tontortxora igotzea, ondoren Bastelarra (851m) eta azkenik Arralde (945m) tontorrak igo behar dira.
Behin hiru tontor hauek igota gaineko bideskatik goaz Arimegortarainok (910m), 2,5 ordu.
Hemen hasten da Gorbeirako (1482m) igoera nagusia, ikus daitekeen bezala metro asko gelditzen dira oraindik igotzeko, baina poliki-poliki bidea egiten da azkenean tontorrera iritsi arte.
Tartean trikuharriren bat ere ikus daiteke bidean.

inaxio-k sortua, 2019, martxoa 29 - 21:49
Kategoriak Oiartzun
ABIAPUNTUA Karrika
Eskema Karrika - Xorrola bidea - Pillotasoro - Arritxurietagaña - Pagoagalarre - Ariztiburu - Gainzabal - Karrika

Baliteke Pagoagalarre mendian egindako bidea itxita gelditzea otadia berriro hazten denean. Ibilbide hau egin zenean mendia garbitu berria zegoen.

inaxio-k sortua, 2019, martxoa 25 - 20:20
Kategoriak Astigarraga, Hernani
ABIAPUNTUA Epela
Eskema Epela - Mugaritz (Otsazulueta) - Imiya - Santiomendi - Agineta - Atxurro - Añoa - Epela.

Santiomendi oso mendi ezaguna da inguruetan eta erraza da tontorrera heltzea, porlanezko bide zabaletan gora, autoz joanda. Horren ondorioz jende askok mendia ezagutzen duela uste du, ikusi beharreko guztia ikusia duela. Ibilbide honen asmoa mendiaren beste ikuspegi bat ematea da, bide basati eta bakartiak erabiliz, ahal den neurrian asfalto eta porlanezko bideak saihestuz eta, bide batez, inguruko beste tontor nabarmenenak bisitatuz. Atxurro da horietako bat, badenik ere inork gutxik dakiena, ehiztari batzuk kenduta.

inaxio-k sortua, 2019, martxoa 17 - 12:51
Kategoriak Leitza
ABIAPUNTUA Leitzalarrea
Eskema Leitzalarrea - Belarrain - Usategieta - Mandoegi - Urepel - Altzegi - Urkizu - Leitzalarrea.

Ibilbide polita, pista zabaletan lehendabizi Leitzalarrea aldean, eta iradi eta basoetan barrena gero goi-aldean.

inaxio-k sortua, 2019, martxoa 3 - 18:48
Kategoriak Errenteria
ABIAPUNTUA Zamalbide
Eskema Zamalbide - SL-GI-3 - Soraburu - Kutarro - Sanmarko gotorlekua - Berrozpin - Txoritokieta - Aitzetako Txabala - Ondartxabal - Zamalbide

Jende asko ibiltzen den ingurua da eta bideak sakonduta daude gehienean, baina saiatu naiz xenda politenak aukeratzen eta leku interesgarrienetatik pasatzen. Samarkoko gotorlekua itxita zegoen eta ez naiz sartu (udaberri aldera irekiko dute seguraski).

inaxio-k sortua, 2019, urtarrila 9 - 22:06
Kategoriak Errenteria, Hernani
ABIAPUNTUA Liztorretako errepidea
Eskema Pilotasoro - Landarbaso erreka - Igoringo lepoa - Igorin - Bidegurutzeta - Aizpitarteko leizeak - Barrako lohia - Listorreta - Pilotasoro.

Ibilbidea funtsean SL-Gi 1003 ibilbidea da, Igoringo igoera erantsita (ibilbide ofizialak ez du igoera burutzen). Zailtasun handiena Landabaso errekatik gorako hegian dago, hasieran, zorua oso labankorra baita tarte batean, bustita badago (eta askotan egongo bustita, leku mospela baita). Igoringo lepotik tontorrerako tartea harripilekin markatuta dago, basoan barrena. Aldapa gogortzen doa tontorrera gerturatu ahala, baina ez du aparteko zailtasunik.

inaxio-k sortua, 2019, urtarrila 6 - 21:45
Kategoriak Hernani
ABIAPUNTUA Epela (Hernani)
Eskema Epela - Igoingo lepoa - Arritxieta - Akolatxara - Akolagain - Akola - Bidegurutzeta - Epela.

PR-1002 ibilbide laburra jarraitzen du arrastoak; marra zuri-horiak jarraitzea aski da ibilbidea osatzeko, nahiko egoki markatuta dago eta ez du aparteko zailtasunik. Hainbat trikuharriren aldamenetik pasatzen da bidea eta merezi du begiratu bat ematea. Ibilbide ederra da bestela ere. Tarterik zakarrena Bidegurutzetako errepidetik Epelara jaisten / igotzen den bidezidorra da eta hori errepideari jarraituz saihestu daiteke.

Jose-k sortua, 2018, abendua 7 - 08:35
Kategoriak Artzentales, Sopuerta, Garape
ABIAPUNTUA Alen
Eskema Alen herrixka – trenbidea – Alen – mehatzeak – trenbidea – Alen herrixka

XIX eta XX. mendeetan zehar bere barrunbeetatik burdina eta kobrea ateratzen zuten meatze ustiapenen lekuko izan zen Alen mendia, Enkarterrietako beste hainbat bazter bezala. Garai hartako zenbait aztarna ikusteko aukera ematen du ibilaldi honek. Abiapuntu eta helmuga duen izen bereko herrixka ere orduan sortu zen, meatzarien bizileku izan zedin.

Jose-k sortua, 2018, urria 26 - 17:02
Kategoriak Dima
ABIAPUNTUA Baltzola
Eskema Baltzola – Garaio – Baltzola kobazula – Abaroko tunela – Baltzola
Xabiaram-k sortua, 2018, urria 23 - 21:58
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA San Martin (Amezketa)
Eskema San Martin (300m) - Larrondoa (700m) - Artubi (1263) - Urakorri - Beoin - Aldaon (1409m) - Aintziriko Ordeka - Amezketa erreka - Burutzuzingo meatzeak - Ollarkan - Andreona - San Martin

Ibilbide hau 300 metroko garaieran dagoen Amezketako San Martinetik abiatzen da, lehen kilometroa Altunegi auzoko bidean egiten da, orduan gurutzebidean erdian dagoen senda hartzen da Larrondoa (700m) aldera, hemen gainean trikuharri pare bat ikusi ahalko ditugu bidetik oso hurbil.