Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 30 - 22:21
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Egozkue mendatea

Ibilbide zaila tarte askotan bidez kanpo egiten delako, nahiz eta gehienetan basoan barrena izan, leku garbietan barrena alegia. GPSa edo iparrorratza eta mapa komenigarri.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 28 - 21:58
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxeberri
Eskema Etxeberri - Illarraundi - Larrazpil - Alitzeako Malkorra - Goldaratz

Aralarko ekialdeko eremuan gehien nabarmentzen diren hiru tontorrak bilatzen ditu ibilbideak Etxeberritik abiatuta. Bidea laburtu nahi izanez gero, Goldaratzetik abiatu zaitezkete. Ibilbide zail bezala jarri dut, tarte batzuetan bidez kanpo doalako arrastoa eta erraza delako halako eremuan, basoa eta karaitza nahasten direnean, norabidea galtzea. GPSa edo iparrorratza behar da lasai ibiltzeko.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 20 - 21:14
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Latasa
Eskema Latasa - Argain - Artola - Mundumalkorra - Erga - Trinitatearen ermita - Erasorako jaitsiera - Latasa

Zurianek egindako proposamenari jarraituz, hainbat aldaketarekin. Irakurri aurretik Zuriainen azalpenak ezer erabaki aurretik.

Ibilbide zaila dela jarri dut Artola eta Mundumalkorra arteko tartearengatik, zeharbide aldapatsua baita, lurra baino ez tarte askotan. Bustia baldin badago ez da erraza izango zutik egotea! Makila eta bota gogorrak komeni.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 18 - 21:46
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxeberri
Eskema Etxeberri - Hilerria - Aitzartea - Larraun ibaiaren gaineko begiratokia - Mendebaldeko lepoa - Aixita - Mendebaldeko lepoa - Etxeberri

SL-NA 131 ibilbideari jarraitzen dio arrastoak Aixitako gandorreko igoera ez beste tarte guztietan. Bidea ondo markatuta dago, eta jende dexente ibiltzen da itxura batean; jarraitzen erraza da beraz. Beste hainbat biderekin ere gurutzatzen da, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.

ietxaburu-k sortua, 2013, abendua 17 - 19:07
ABIAPUNTUA Zaldibia
Eskema Zaldibia-Akapulko-Ausa Gaztelu-Pikueta-Akapulko-Zaldibia

Zaldibiatik Larraitzera doan errepidetik 3,700 km. aurrera jarraitu eta hantxe Bentaberri ondoan utziko dugu autoa. (180 m)

Jose-k sortua, 2013, azaroa 1 - 11:16
Kategoriak Arrigorriaga
ABIAPUNTUA Ollargan-Montefuerte parkea
Eskema Ollargan-Montefuerte parkea – Andikogana – Malmasin – Andikogana – Ollargan-Montefuerte parkea

Bilbo eta Basauri artean kokatutako mendi apala da Malmasin, Arrigorriagako lurretan kokatuta badago ere. Ibilaldi labur bat egin nahi duenarentzat egokia.
Ibilbide ezberdinak eskaintzen ditu. Orri honetan jaso dena Ollargan-Montefuerte parketik abiatzen da, eta igotzeko eta jaisteko bide ezberdinak jarraitzen ditu, biak bide erosoetan zehar. Zailtasun bakarra Andikogana lepotik Malmasineko tontorrera iristeko aldapa pikoan dago. Malda gehieneko lerroa jarraituz igo daiteke, baina aldapa leunagoko bideak ere aurki daitezke, ibilaldi honetan beherakoan jarraitu zena esate baterako.

inaxio-k sortua, 2013, abuztua 14 - 14:37
Kategoriak Bizkaia, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Udala (Arrasate)
Eskema Udala - Udalatx gandorra - Besaide iturria - Udala

Udala aldeko igoera tipikoa, aldapa pikoan gora. Gandorraren zeharkaldia eginez Besaide aldera jaisten da, gero Hegoaldeko isurialdea zeharkatuz itzultzeko.

Igoera gogorra da, sigi-saga eginez artadian barrena lehendabizi, agerian gero, gandorrera heldu arte. Jende asko badabil, erne ibili beharra dago ibiltariek amildutako harriekin, harri ugari baita bidean. Eta euria bada, erne loia eta boten igurtziarekin leundutako harriekin.

Gandorrean arreta jarri beharra dago arrastoa galdu gabe; eta lainoa bada, zer esanik ez, tontorra amildegiz inguratuta baitago.

ietxaburu-k sortua, 2013, ekaina 14 - 21:48
ABIAPUNTUA Irurita
Eskema Irurita-Artesiaga-Saioa-Irurita

Irurita herrian, hego-ekialderantz eta eliza aurretik igarotzen den kalea hartuko dugu. Berehalaxe pista bihurtuko da eta pixka bat gora egin eta noranzko bera jarraituz (marra txuri-berdeei jaramonik egin gabe) landak zeharkatzen hasiko gara. Laster eskuinetara beheraxeago Artesiagara doan errepidea ikusiko dugu eta hogei bat minutura, argindarreko poste batera hurbiltzean, beherantz eskuinetara bide zidor bat hartuko. Erreka tarte batean sartu eta borda batera iristean (hamar minutu) aurrera doan bidea utzi eta eskuinetik erreka zeharkatu eta 40 metro gorago dagoen lepotxora igoko da.

ietxaburu-k sortua, 2013, maiatza 9 - 15:36
ABIAPUNTUA Baigorri
Eskema Baigorri-Auza-Izpegi-Baigorri

Baigorritik Auza ez da ikusten, bere aurreko tontorrek traba egiten diotelako. Hego-mendebaldera begiratuta, “Trenpeta” izeneko tontor airosoa (802 m.) ikusiko dugu. Bere eskuineko hertzetik gora abiatzen da gaurko txangoa

ietxaburu-k sortua, 2013, maiatza 1 - 20:37
ABIAPUNTUA Beherobi
Eskema Beherobi-Urkulu-Txangoa-Leizar Atheka-Elhursro-Beherobi

Beherobin (330 m.), mendebaldetik datorren errekaren ondotik gorantz egiten du errepideak, eta guk erreka hau eskuin aldera dugula basoan gora doan bide zaharra hartuko dugu, hego-mendebalderantz, ezkerretara geratzen zaigula Errobi ibai jaioberria (sources de la Nive).