Ibilbideak: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2011, urria 16 - 20:33
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasako mt.

Oso ibilbide ederra da, Urbasako paisaia aniztasuna ezagutzeko aproposa eta zailtasun handirik gabea. Tarte bakan batzutan jaitsi behar izan ditut oinak lurrera bidea oso koskatua zelako, baina oso tarte laburretan (hasi berria naiz oraindik). Arafe iturriaren inguruan ez dut asmatu, oinez igo behar izan dut goragoko bidera; izango dira aukera hobeak errepidera ateratzeko. Erne ibili bidegurutzeekin, erraza da oharkabean pasatzea.

inaxio-k sortua, 2011, urria 14 - 19:10
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Frantses errekako bidegurutzea
Eskema Frantses errekako bidegurutzea - Guardetxea - Pagomari - Igaratzako ermita - Unagako putzua - Frantses erreka

Zailtasun gutxiko bide ezaguna Igaratzako bidea eta Unaga aldeko bideak erabiliz. Hasiberrientzako zailtasun haundienak Errenagako igoerako bide koskatua eta Frantses errekako aldapa haundiak izango dira (ez dira igotzen errazak izango!). Jaitsierak gozamenerako tarte polita eskaintzen du.

inaxio-k sortua, 2011, urria 12 - 22:04
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasako errepidea

Ibilbide erraza da, gora-behera gutxikoa eta gehienean bide egokietan barrena. Bada tarteren bat nahiko zakarra, baina pasarte laburrak dira. Arantzaduia aldean trikuharriei bisita egiteagatik luzatzen da piska bat arrastoa, baina ez da zaila, nahi izanez gero, bide zuzenagoa bilatzea.

ietxaburu-k sortua, 2011, urria 11 - 17:43
Kategoriak Baztan
ABIAPUNTUA Sumusako borda
Eskema Sumusako borda - Alkaxuri - Gorramakil - Meakako lepoa - Arrietako lepoa - Iparla - Sumusako borda

Bidarraira sartzeko zubia pasatzean, eskuinera hartu eta berehala beste zubitxo bat zeharkatu. Gero ezkerretara, erreka ezkerretara dugula. Kilometro eta erdira, errekaren beste aldera pasatuko gara Infernuko zubitik. Beste 300/400 metro egitean, ezkerretara gorantz hasten den asfaltozko pistatik eta hiru bat kilometro eginda, Sumusako bordara jaitsiko da. Hemen autoa uzteko lekua izango dugu

zuriain-k sortua, 2011, urria 6 - 10:11
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Saratsa

Txango zirkularra Iruñerriko mendi ez oso ezagun hauek igotzeko.

zuriain-k sortua, 2011, urria 4 - 13:04
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA
Eskema Lepotik Ibarrako gailurrera iritsi daiteke hogei bat minututan.

Bide egokian barrena uneoro. Lepotik Ibarrako gailurrera iritsi daiteke hogei bat minututan. On egin!

zuriain-k sortua, 2011, urria 4 - 08:00
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Eugi-Irurita errepidearen 19. kma

Bide ez hain ezaguna Okoro igotzeko. Pista amaitu eta erreka zeharkatzen denetik, bidetik kanpo ibiliko gara. Pagadi garbia denez, arazorik gabe igoko gara, baina malda handiarekin.

zuriain-k sortua, 2011, urria 4 - 07:55
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA
Eskema Aitzabalgo gailurretik zuzenean jaitsi ginen basoan behera. Ez dago arazo handirik, baina erosoago ibili nahi izanez gero, etorritako bidetik jaistea duzue.
inaxio-k sortua, 2011, urria 2 - 15:21
Kategoriak Araba, Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasa
Eskema Urbasako errepidea - Itandurieta - Andoingo mendatea - Legaire - Bikuñako mendatea - Luzuriaga - Uraska - Aldarana - Larraonako mendatea - Ostolaza - Ebiso - Lezamen - Urbasako errepidea.

Oso ibilbide ederra da, zailtasun haundirik gabea. Legaire aldean Balloren magalera igotzeko aldapa da pasarterik aldapatsuena, baina horrez gain ez dago gora-behera haundirik. Bidea batzuetan basoan barrena doa, larrean bestetan, pista zabaletan beste tarte batzuetan. Arrastoa nahiko nabarmena da gehienean, baina ezinbestekoa da GPSaren laguntza tarte batzuetan.

inaxio-k sortua, 2011, iraila 25 - 17:07
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasa, Lizarraga
Eskema Urbasa mt. - Ezkiza - Lubierri - Lizarraga mt. - San Adrian - Arantzadia - Tximista - Urbasa mt.

Ezkiza eta Lubierri artean daude tarterik zailenak (%12ko aldapa tarte batzuetan eta bide zakarra), zalantzak ere sor daitezke bidegurutze batzuetan, Lubierritik Lizarraga aldera jaisterakoan. Iparraldeko aldaeran bidea zabalagoa eta erosoagoa da, oso atsegina Lizarraga > Urbasa norabidean, ia dena maldan behera.