Ibilbideak: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2011, iraila 10 - 19:48
Kategoriak Irurtzun
ABIAPUNTUA Bihaizpe
Eskema Bihaizpe - Bihaizpeko haitz txikia - Trinitate ermita - Erga
inaxio-k sortua, 2011, iraila 2 - 16:37
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Behobia, Doneztebe
Eskema Behobia - Endarlatsa - Bera - Lesakako bidegurutzea - Igantziko bidegurutzea - Sunbilla - Donoztebe - itzulia.

Trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen duen bidea da, beraz, gora-behera gutxikoa eta nahiko zabala. 35 kilometrotan 120 m baino ez dira igotzen: horrek esan nahi du igoera apenas nabaritzen dela, baina jaitsieran ere eragin egin behar zaiela pedalei!

inaxio-k sortua, 2011, abuztua 20 - 17:16
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Leitza
Eskema Leitza - Uitziko tunela - Lekunberri - Bidearen amaiera Mugiro aldean - itzulera.

Leitza eta Lekunberri arteko bidea da, Plazaolako Bide Berdea jarraituz. Bidea Mugiro parean bukatzen da, Lekunberritik gehiegi urrundu gabe (Irurtzun arteko bidea egitekotan omen dira). Leitza aldetik Andoaineraino luzatu daiteke bidea nahi izanez gero, trenbide zaharraren arrastoa jarraituz.

Bide erraza da, gora-behera gutxikoa, gehienean nahiko zoru garbikoa eta zabala. Arazo haundienak tuneletatik etor daitezke, ez baitaude denak argiztatuta, eta argiztatuta dauden horiek ere, tarteka huts egiten dute: komeni da badaezpada argia eramatea.

inaxio-k sortua, 2011, abuztua 18 - 19:58
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Andoain
Eskema Andoain - Leitzaran - Leitza (joan-etorria)

Andoain eta Leitza arteko Leitzarango trenbide zaharra jarraitzen duen ibilbide erraza. Oztopo nabarmenena tunelena da: gehienek badute argia, baina nahiko eskas, eta badira beste batzuk, noizean behin, argirik gabe gelditzen direnak (eta tunela luzea bada arazo bat izan daiteke): komeni da argia eramatea.

zuriain-k sortua, 2011, abuztua 2 - 07:50
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Belagoako txokoko aparkalekua

Txango luze eta neketsua ingurune zail baina oso eder batean zehar. Belagoako txokoko aparkalekutik iparreko pista hartu eta GRaren markei jarraituko diegu, gero erreka idorrera sartuko gaituztenak. Errekaren ezkerraldean kartel bat ikusiko dugu "Zemeto-Larreria" hor hasten den bideak Antxomarroko harpera eramanen gaitu lehenik eta gero gainaldeko karstera. Behin pagaditik aterata, ez diegu GRko seinaleei kasu eginen. Izan ere, X formako marka bat dagoen bidea hartuko dugu, beti ekialderantz. Sakan ez oso sakon batean barrena ibiliko gara hainbat kilometroz.

zuriain-k sortua, 2011, uztaila 2 - 18:26
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Tapla mendatea
zuriain-k sortua, 2011, uztaila 1 - 08:01
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxaideko baserria

Ingurune nahiko ezezagun bat bisitatzeaz gain, ibilbide honen interes nagusia hegoaldeko bi talaietara iristean datza, paisaia ederrak ikusteko. Bigarrenari iristeko bidexka bat badago ere, trepada txiki pare bat egin beharko dugu, errazak eta arriskurik gabeak, baina arreta eskatuko digutenak. Jaisteko alternatiba bat azaltzen da, bide egokietan barrena, baina apur bat igotzea eskatzen du bueltan.

Jose-k sortua, 2011, ekaina 27 - 23:10
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Informazio zentroa
Eskema Argibide zentroa – Bioitza – Arafe – Arafeko iturria – Gostasoro zutarria – Gostasoroko iturria - Los Mosquitos iturria – Interpretazio eremua (Seberinoren borda)

Kolore gorriko seinaleak jarraituz argibide zentrotik interpretazio eremura joango gara, bidean leizeak, arrasoak, iturriak, zutarriak eta beste zenbait interesgune aurkituko ditugularik.
Informazio zehatza argibide zentroan eskura dezakegu, bai eta Urbasa-Andia parkeko webguneko helbide honetan ere: http://www.urbasaparkea.es/imgx/fotos_urbasa/sendero_pastores.pdf.

Jose-k sortua, 2011, ekaina 25 - 20:15
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Interpretazio eremua (Seberinoren borda)
Eskema Seberinoren borda - Los Mosquitos iturria - Gostasoroko iturria - Arafeko iturria - El Arenalgo iturria - Basauntziturri - Seberinoren borda

Seinale urdinez adierazitako ibilbide erraz honek Urbasako mendigunean urak duen eragina erakutsiko digu, hainbat iturburu eta sakonunetan zehar eramango baikaitu, bai eta interes bereziko beste zenbait gune ere.
Informazio zehatza argibide zentroan eskura dezakegu, bai eta Urbasa-Andia parkeko webguneko helbide honetan ere: http://www.urbasaparkea.es/imgx/fotos_urbasa/sendero_fuentes.pdf.

Jose-k sortua, 2011, ekaina 11 - 22:13
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Tximista
Eskema Tximista - Ezkiza - Lubierri - San Adrian - Mendizelai - Tximista