Ibilbideak: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

zuriain-k sortua, 2015, martxoa 23 - 13:01
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Oibako mendatea

Oibarko mendatetik abiatuko gara bi gain ez oso nabarmen hauek ezagutzeko.

zuriain-k sortua, 2015, martxoa 23 - 12:58
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Erremendia
zuriain-k sortua, 2015, martxoa 23 - 12:56
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Azkarate

Haitz malkartsu honetara igoko gara, Azkarate herritik.

zuriain-k sortua, 2015, martxoa 23 - 12:50
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Izpegiko mendatea
inaxio-k sortua, 2015, martxoa 16 - 20:54
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA
Eskema Urdiain - Altsasu inguruak - Espilazar - Mantxegoportillu - Bargagain - Ixuripunta - Kurutzetako Harria - Urdiaingo portua - Astabidea - Urdiain

Urdiain eta Altsasu inguruen arteko bideak pista zabaletan egiten du aurrera eta arreta pixka bat jarri beharra dago mendateko aldapari ekiteko unea iristen denean deskuidoan aurrera ez egiteko. Badira seinale batzuk, baina bidearen arrastoa arin xamarra da hasiera batean, larrean gora lehendabizi, eta pagadian gora gero, gero eta aldapa gogorragoan. Lau paretak nahiko egoera onean dituen telegrafia dorrearekin egingo dugu topo igoeran, pagadian sartu aurretik.

inaxio-k sortua, 2015, otsaila 22 - 10:08
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Endarako urtegia
Eskema Endara urtegia - GR11 - Telleriako lepoa - Kopakarri - Telleriako lepoa - San Anton ermita - Endara urtegia

Ibilbide laburra eta erraza, baina aldapatsua. San Anton ermitaren inguruan dagoen aparkalekuan edo goragoko jatetxearenean autoa utzi eta GR11aren arrastoa bilatu behar da: jatetxearen azpi aldeko larretik abiatu eta Ekialdera jotzen du, erreka-zokotik gehiegi aldendu gabe Telleriako lepora iristeko. GR11aren seinale zuri-gorriak ikus daitezke nonahi.

inaxio-k sortua, 2014, urria 21 - 19:57
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Uharte-Arakil
Eskema Uharte-Arakil - Beriain - Ihurbain - Unanu aldeko jaitsiera - Artzainen bidea - Uharte-Arakil

Ibilbidea Uharte-Arakilgo Itsasi auzoan hasi eta Kilometro bertikalaren arrastoa jarraitzen du lehenengo kilometroetan. Arrastoa nabarmena da. Hasieran ariztian barrena doa, aldapa handirik gabe, baina pagadira heldu orduko aldapa asko handitzen da eta ez du arnasa berritzeko betarik ematen gain aldera heldu arte. Kilometro bertikalaren bidea eta guk jarraitzen duguna lehenago bereizten dira: aldapa zakar batean gora egiten du kilometroarenak eta gureak aldapa leunagoak bilatzen ditu zeharbideak baliatu eta Ekialera joz.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 30 - 22:21
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Egozkue mendatea

Ibilbide zaila tarte askotan bidez kanpo egiten delako, nahiz eta gehienetan basoan barrena izan, leku garbietan barrena alegia. GPSa edo iparrorratza eta mapa komenigarri.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 28 - 21:58
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxeberri
Eskema Etxeberri - Illarraundi - Larrazpil - Alitzeako Malkorra - Goldaratz

Aralarko ekialdeko eremuan gehien nabarmentzen diren hiru tontorrak bilatzen ditu ibilbideak Etxeberritik abiatuta. Bidea laburtu nahi izanez gero, Goldaratzetik abiatu zaitezkete. Ibilbide zail bezala jarri dut, tarte batzuetan bidez kanpo doalako arrastoa eta erraza delako halako eremuan, basoa eta karaitza nahasten direnean, norabidea galtzea. GPSa edo iparrorratza behar da lasai ibiltzeko.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 20 - 21:14
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Latasa
Eskema Latasa - Argain - Artola - Mundumalkorra - Erga - Trinitatearen ermita - Erasorako jaitsiera - Latasa

Zurianek egindako proposamenari jarraituz, hainbat aldaketarekin. Irakurri aurretik Zuriainen azalpenak ezer erabaki aurretik.

Ibilbide zaila dela jarri dut Artola eta Mundumalkorra arteko tartearengatik, zeharbide aldapatsua baita, lurra baino ez tarte askotan. Bustia baldin badago ez da erraza izango zutik egotea! Makila eta bota gogorrak komeni.