Ibilbideak: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2014, uztaila 12 - 18:31
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Astigarragako Benta
Eskema Astigarragako Benta - Alcampo - Bidegorria - Altzibar - Sorondo - Irubirita - Añarbe - Añarbeko Presa - Goizuetako errepidea - Ugaldetxo - Hernani - Astigarraga - Astigarragako Benta.

Añarbe urtegia inguratzen duen pista oso aproposa da mendiko bizikletarako, baina badu eragozpen haundi bat: ezin da presa gainetik pasa eta ezinezkoa da itzulia osatzea, bizikleta bizkarrean hartu eta nahiko aldapa txarretan ibili gabe. Errenteriako Udalari dagokion aldean (Goizuetari dagokio presaren beste aldea) ez dago Goizuetako errepidera jaisteko biderik... zabalik. Ze egon badago errepide bat urtegia inguratzen duen pista bukatzen den lekutik Goizuetako errepidera jaisten dena, baina tarte horretan hesiz itxita dago.

zuriain-k sortua, 2013, iraila 18 - 12:14
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Arangoitiko errepidea

Beste txango bat Arbaingo arroilaren ekialdera. Ikuspegi ezin ederragoak gailurretik.

zuriain-k sortua, 2013, iraila 18 - 12:12
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Arangoitiko errepetidorera doan errepidexka

Bigozaritik Arangoitiko errepetidorera doan errepidexka baliatuko dugu Arbaiungo arroilaren paraje ezezagun samar batzuk ezagutzeko. Kontuz ehiza garaian.

inaxio-k sortua, 2013, abuztua 12 - 21:59
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Irunberriko arroileko aparkalekua
Eskema Irunberri - Liedena - Irunberriko Arroila - Usun - Domeño - Irunberri

Ibilbide honek arroileko harreran banatzen duten eskupaper batean jasotako bi MTB ibilbide egiten ditu, bata bestearen ondotik: BTT1 eta BTT2 izenarekin ageri dira.

inaxio-k sortua, 2013, maiatza 12 - 10:05
Kategoriak Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Bera
Eskema Bera - Lizuniaga - Lizaieta - Usategieta - Saiberri - Orizki - Etxalar - Bidasoako trenbide zaharraren bidea - Bera

Bide erraza pista zabaletan barrena, nahiko zoru onarekin gehienean. Leku gutxitan dago bizikletatik jaitsi beharra eta aldapa haundiegirik ez da, Saiberriko igoera bera kenduta (50m eskas lepotik) eta mugako pistara itzultzeko beste aldapatxo bat. Saiberriko inguruak bereziki ederrak dira, harizti zaharrak, arkaitzak, larre garbiak... Bidea luzatzeko aukera ugari dago Orizki aldean. Arrastoan ageri diren muga aldeko joan-etorriak trikuharri baten bila eginak dira, erraz saihestu daitezke pistari jarraituz.

zuriain-k sortua, 2013, urtarrila 4 - 13:35
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Itzalle

Txango basatia: bidetik kanpo zenbait zatitan eta sasiak hartutako ingurune zail eta deseroso batean barrena. Animatzen bazarete, praka luzeak eta egonarri are luzeagoa eraman!

zuriain-k sortua, 2013, urtarrila 4 - 11:07
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA

Urraulgoitiko bazter zoragarri baina nahiko ezezagun batera hurbiltzeko ibilbidea. Narbaiza mendia igoko dugu, panoramika zabala emanen digun gailurra. Gero, oreinak hazten diren barrutira hurbilduko gara.

zuriain-k sortua, 2013, urtarrila 3 - 15:02
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Bigozari-Arangoiti arteko errepidexka
zuriain-k sortua, 2013, urtarrila 3 - 10:05
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Basoko etxea

Gorostietako lepoko 5. kilometroan hasten den pistatik joan gara autoz, Basoko etxeraino. Txangoa pista zabaletan barrena eginen dugu. Irumugarrietako lepora iritsita, Aitzarbil inguratzen hasi eta berehala Egiluzko bidea hartuko dugu. Egiluzko gailur oihantsutik pasata, azken malda batek bakarrik bereziko gaitu Arburuko gailurretik.

zuriain-k sortua, 2013, urtarrila 3 - 09:54
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarietako lepoa

Ibantelli-Labeaga, Idoieta, Lakain, Nabarlatsa, Eguzkieta eta Saiberri mendiak. Artxuriraino ere luza liteke txangoa, baina egun hartan gogorik ez.