Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
MURUMENDI
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1989
Elementu kopurua
1
Deskribapena
Trikuharria. Tumulua, bertako harrien aprobetxamenduagatik itxuragabetua, 16 m. diametrokoa da eta Hegoaldean 0,30 m.tako altuera du eta 1,40 m.takoa Iparraldean. Erdiko kraterrak hiru ganbara-harlosa ditu: bi zutik, Hegoalderantz okertuak eta bata bestearekin paraleloak, eta bat etzanda. Norabidea 80ºtakoa da. Bertako basaltoak.
Lurraldea
Garaiera
645 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Oso nabarmena
Nola iritsi
Maramendin, gailurretik 270 m.tara, HMko sahietsaldean dagoen zabalgune batean. Maramendi Hegoaldekoa trikuharria 30 m. Hegoalderantz dago.
Historiala
J. ARRUABARRENAk aurkitu zuen 1989an. Ez da industu.
Bibliografia
Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1990, nº 011
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Badu baten batek monumentu
inaxio·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 14·an - 16:03etan·an
Badu baten batek monumentu hauek garbi mantentzeko ardura hartua, eta nahiko garbi ikusten dira orain (2009ko abuztua), baina laharrak zein ugari eta gozo datozen ikusita, laster egongo dira berriz ere sasiaren azpian biak, deskuidatu orduko.