Skip to main content

ARRITXULANGAÑA harrespila

irundarra·k

2005/08/31 - 21:48

Arritxulangaña edo Irumugarrietako mairubaratzetako bat | ©Jose (20070716)
Megalito mota
Harrespila
Megalito eremua
OIARTZUN
Noiz aurkitua (zaharra)
1909...
Elementu kopurua
12
Deskribapena

Hamar harrespil eta bi tumulu dituen multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. 6,50 m. diametrokoa I-H eta 7 m. E-M. Agerian dauden 25 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik hamabost 0,65 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa I-H eta 5,50 m. E-M. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,30 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
3.- Tumulua. 2 m. diametrokoa eta 0,20 m. altuerakoa.
4.- Tumulua. 3,50x3 m. diametrokoa eta 0,15 m. al-tuerakoa.
5.- Harrespila. 6 m. diametrokoa I-H eta 5,50 m. E-M. 18 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,40 m. eta 0,22 m. tarteko altuerakoak.
6.- Harrespila. 3,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 6 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,30 eta 0,12 m. tarteko altuerako hiru.
7.- Harrespila. 5,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 12 lekuok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,42 eta 0,10 m. tarteko altuerako bost.
8.- Harrespila. 4,50 m. diametrokoa I-H eta 3,50 m. EM. 10 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,10 m.tako altuerako bost.
9.- Harrespila. 4,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 12 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,45 eta 0,10 m. tarteko altuerako bost.
10.- Harrespila. 5,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 7 lekukok osatzen dute, azpimarragarria delarik 0,15 m. al-tuerako bat.
11.- Harrespila. 6,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 17 lekukok osatzen dute, azpimarragarria direlarik 0,10 m. altuerako hiru.
12.- Harrespila. 4,50 m. diametrokoa I-H eta 5 m. EM. 12 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,14 eta 0,10 m. tarteko altuerako hiru.
Monumentu hauen denen tartean daude harri batzuk zutik, agian antzeko beste monumentu batzuen parte izandakoak, gaur egun desagertuak, edo aipaturikoekin zerikusia izan dutenak direlako.

Iraupen egoera
Nahiko egoera onean
Egiazkotasuna
Zalantzarik gabea
Garaiera
831 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Nabarmena da
Nola iritsi
Irumugarrieta gailurrean, Goizueta, Lesaka eta Oiartzungo udal-barrutiak bat egiten diren tokian, Biandizko bertize geodesikotik 350 m. Iparralderantz. Errenga harrespil multzoa 850 m. Iparralderantz aurkitzen da.
Historiala
Lehenengo monumentuak P. SORALUZEk aurkitu zituen 1909an. Ondorengo urteetan, L. Peña BASURTOk, L. del Barrio, L. Millan eta TX. UGALDEk multzoa haunditu egin dute aurkikuntza berriekin. Ez dira industu.
Bibliografia
Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1982, p. 207, nº 10
Fitxa

Komentarioak

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2011·ko Apirilaren 10·an - 00:19etan·an

    Batzuk Gipuzkoan daude; beste batzuk, Nafarroan.

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ARRITXULANGAÑA HEGO harrespila (65 m.) · Bianditz mendia (318 m.) · ERRENGAKO LEPOA tumulua (618 m.) · GATZARRIETAKO LEPOA harrespila (625 m.) · GATZARRIETAKO LEPOA tumulua (640 m.) · ERRENGA harrespila (783 m.) · GATZARRIETA I harrespila (955 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi