Arriaundi

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 944 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.602092, Y.4751878
WGS84 42.910820 N, -1.750582 E.
Beste izenak San Gregorio
Abiapuntuak Larunbe, Muskitz, Otsakar, Osinaga.
Gertu Doneztebe monastegia / komentua, AUZALOR trikuharria, San Lorenzo eliza, Osinaga herria, San Vicente eliza, Larunbe herria, San Kristobal eliza, Otsakar herria, Gorostietako San Bartolome ermita, Mendurro mendia, San Martin eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Arriaundi
San Gregorio edo Harriaundiko buzoia ©zuriain

Hiru gainek osatzen dute Arriaundiren gandorra, hirurak ere 900 metrotik gora, gorabehera handirik gabe euren artean. Iparraldekoan dago erpin geodesikoa, baina ez da bera gain garaiena. Hegoaldekoa metro batzuk gehiago da eta malkar txiki batez inguratuta dago HEtik. Bertan ikus daitezke buzoia eta norbait agertarazten saiatu den eraikin zahar baten hondarrak. Bien artean beste muino apalago bat, abereek egindako bideez marraztua, eta telebista emisore bat, borda txiki bat aldamenean duela.
Inguru horretako mendi askotan bezala alde handia dago iparraldeko isurialdea eta hegoaldekoaren artean. Pagadiak estaltzen du iparraldea, hegoaldea berriz, soilduta dago gehienean, larreak nekez estaltzen duen aldapa leuna besterik ez da. Iparralderago, burua basoaren mendetik doi-doi ateratzen duela, Mendurro izeneko muinoa, Larunbeko bailara itxiaz.
Beste herrixka edo etxalde batzuek ere inguratzen dute mendialde hau, baina bereziki aipagarria da Larunbe bere eliza zaharrarengatik. Denbora puska eman daiteke bertan hormetan landutako eskultura bitxiei begira: piztiak, landareak, pentsonaiak, apaindura zaharrak... nahiko egoera eskasean dago, baina berritzekotan ari direla ematen du.

Irudiak

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

**

Lotutako orriak

Arriaundi edo San Gregoriora

Arriaundi edo San Gregoriora igotzeko biderik errazenak Osinagatik eta Osakarrtik abiatzen direnak dira. Hala ere, interesgarriena Muskitzetik abiatzen dena da.

Osinagatik: herrira heldu, goialdetik ezkerraldera abiatuko gara abereek suntsitutako pista batetik. Arriaundiren mazaletan pinudi bat eta pagadia ikus ditzakegu paraleloan. Altu batera heldu eta pista utziko dugu pinudian zehar gora egiteko.

Osakartik antenara hel gaitezke porlanezko pista batetik. Hortik, Santa Barbararen ezkerraldeko oinbideren batetik pasatu eta Arriaundiren tontorrera heltzeko pagadian gora egin besterik ez dugu egin behar.

Muskitzetik. (Irurtzunetik Iruñerako errepidetik, pare bat kilometro egin eta ezkerraldeko errepidea hartu behar: Gulina, Aginaga,...).

Muskitzera helduta, herrira sartu aurretik, uraska baten ondoan hasten da marka zuri-gorriak dituen pista bat (kañáda), hortik abiatuko gara ezker eta eskuinean larreak ditugula (itxita daude). Borda batzuetara iritsita, ez dugu egingo ez ezker, ez eskuin, zuzen aurrera erreka ondotik. Hantxe hasten da basoa. Orain arte mendi bi ikusi ditugu eta bien artetik sartuko gara. Ezkerraldekoa San Bartolome (886) eta eskuinaldekoa Mendurrotz (916). Aurrera egin eta erdian Arzelaieta (925) ikusiko dugu, soilduta eta ezkerraldean zuhaitz batzuk dituela. Horrela helduko gara errekan gora San Bartolome baselizara (aterpeak eta guzti) (35´). Beorburutik ere hel daiteke 10en bat minutuan hona.
Bidegurutzean, ezkerrera baseliza, aurrera Beorburu, eta ezkerrera egin behar, pistak utzi eta abiatu zuzen gora pagadira. Oinbide bat topatuko dugu eta marka gorriak pagoen enborretan. Apur bat gora egin eta eskuinaldera, Arzelaieta eta antenaren arteko lepora. Hona heltzen da Osakarretik porlanezko pista. Segi eskuinaldera, Santa Barbara mendiaren eskuinaldetik hurrengo lepora eta gora Arriaundira (San Gregorio), pagadian zehar. Muskitzetik ordubete eta hamar minutu. Gehien-gehiena pagadietan zehar.

Barkatu, San Bartolome

Barkatu, San Bartolome baseliza dagoen lepora helduta eskuinaldera egin behar da, gora eta eskuinaldera, berriz ere pagadian zehar.

Plubiometroa (euria jasotzeko poste bat) eskuinaldean utziko dugu gora egitean.