Buskil

zuriain-k sortua, 2010, maiatza 17 - 12:53
Garaiera 638 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.606595, Y.4714421
WGS84 42.572973 N, -1.702491 E.
Beste izenak Mariamalo, Piedras Blancas
Abiapuntuak Tafalla, Artaxoa
Gertu .
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Buskil
Buskilgo gailurra ©zuriain

Tafalla eta Artaxoa arteko lurraldea erliebe leunekoa da. Ugariak dira mediterranear erako landaretzaz koroaturiko bizkar luzeak eta labore soroek hartutako sakanak. Erreniaga eta Muru-Artederretako bazterretatik Gerinda eta Uxueko mendilerroetaraino, haizerrota basoek Nafarroako Erdialdeko gain gehienak hartuak dituzte. Horregatik, atsegina da Buskil bezalako mendi basatiak aurkitzea.
Txango luzeenak Tafallatik abiatzen badira ere, pista gogaikarriak erabiltzen dituzte hurbiltzeko -hori bai, primerakoak txirrindulaz joateko-. Hurbilagotik abiatu nahi izanez gero, Artaxoako errepidean, Tafallatik bost bat kilometrora dagoen Caserio del Montearen ondotik atera gaitezke.
Buskilgo gailurrean erpin geodesiko erraldoia aurkituko badugu ere, ez da inguruko gainik altuena. Ohore hori Sarrea edo Oihanburu gainak du, 650 metrokoa baita. Hala ere, egun argietan gailurretik izanen dugun ikuspegia ezin zabalagoa izanen da, Nafarroako erdialde eta Erriberako bazter guztiak izanen baititugu begien gozagarri.

Irudiak

****

***

***

****

****

***

***

***

***

****

****

***

***

****

Lotutako orriak