Skip to main content

San Pelaio mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorreko ermita | ©inaxio (20080329)
Altuera
962 m
Beste izenak
San Pelayo
Zerrenda
Abiapuntuak
Amatriain · Artariain · Orisoain · Amunarrizketa
Lurraldea

Altuera beretsuko mendikate bat osatzen duen sail bateko lehenengo tontorra da San Pelaiorena, Mendebaldetik hasita. Ez dago gorabehera handirik gain hauen artean eta pista zabal batek zeharkatzen du bizkar luzea: nahi beste luzatu dezakezue ibilbidea Amunarrizketa, Marquesa, Basagatz eta beste zapaltzeko bata bestearen ondoren. Paisaia ere oso antzekoa da denetan: pinua, haritza eta larre harritsu eta lehorrak, arantzadun sastraka ugariren artean. Behe aldean gari soroak zabaltzen dira orografiak hortarako erraztasuna ematen duen guneetan, eta soro horien bazterretik pasatzen dira aurrerago mendian gora igotzen diren lurrezko pista zabalak.
Tontorrean ermita polit bat dago, porlanezko erpin geodesiko luze bat aldamenean duela eta pinuz inguratuta. Buzoia Iparraldera begira dagoen ertzean dago, Untzueko haitza, Elomendi eta Itzaga erraz bereizten diren paisaiari begira.

Oso gertu (< 1.000 m)

San Pelayo eraikina (8 m.) · Peña del Ladron mendia (628 m.) · ? trikuharria (846 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
San Pelaio eta Amunarrizketa Amunarrizketatik Amunarrizketa 650 m inaxio

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2007·ko Urtarrilaren 22·an - 10:27etan·an

    Orisoainetik abiapuntua hartuta, herrian gora doan bidetik joan eta gutxira herrian bertan ezkerrera doan pista hartu ((Egurrezko seinalekin dago markatuta). Uneoro pistatik joanda San Pelaiora 45 minutuan zaude. Erreza da. Nahi izanez gero, Basagatz eta Santa Agataraino joan zaitezke pista beretik, aerogeneradoreak dauden pistan daude tontor hauek eta 3 ordu behar dituzu gora behera askorik gabea.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

San Pelayo eraikina (8 m.) · Peña del Ladron mendia (628 m.) · ? trikuharria (846 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi