Skip to main content

Villamayor .. Monjardín ibilbidea

inaxio·k

2004/01/05 - 00:00

Abiapuntua
Villamayor
Zailtasuna
Erraza
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Lurraldea

Herriaren gain-gainean dago eta bidea erraza eta laburra da. Elizaren paretik kalean gora abiatu eta zuzenean gora eginez herrialdearen goi aldera jo behar dugu. Han pista zabal batekin egingo dugu topo, lehendabizi eskubi aldera eta laster ezkerraldera joz ur biltegiaren azpialdetik pasatzen dena. Horixe da jarraitu beharreko bidea: mendebaldeko bizkarrera heldu arte zeharkatzen du hegoaldeko isurialde osoa eta bizkarrean gora egiten du gero, mendebaldeko harresiaren ertzaren oineraino. Handik aurrera xenda batek inguratzen du harresia iparraldetik, bost minuturen buruan gaztelurako sarbidea eskaintzen duten eskilararekin topo egin arte. Atea zabalik bada aurrera, bestela, eskilararen aldameneko horman ikusiko duzue buzoia.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi