Skip to main content

Aizarna .. Ertxiña ibilbidea

inaxio·k

2004/01/20 - 00:00

Abiapuntua
Aizarna
Zailtasuna
Erraza
Iraupena
ordu 1 15 minutu
Lurraldea

Herriaren erdigunetik bertatik (Zumaia aldetik etorrita, plazara sartu baino lehenago eskubi aldera) ekialdera abiatzen den hormigoizko pista bati heldu behar diogu, baserri baten paretik pasa eta bihurgune pare baten ondoren aterpedun gurutze dotore batera heldu arte. Han pista utzi eta eskubi aldera aldaparen bila abiatzen den pista belartsuari ekingo diogu. Aldapa samurtze aldera mendebaldera jotzen du honek, borda txiki baten aldamenetik pasa eta pixkanaka-pixkanaka aldapa leuntzen doa, halako baten, mendi-bizkarra inguratuz beherako joera hartzen duen arte. Tontorra oso gertu dago, baina ez dago handik aurrera bide nabarmenik eta zorua oso zakarra da: hautsitako lapiaz eremua belar luze eta arantzadunez josia. Kontu pixka batekin ibiliz gero beste arazorik gabe helduko gara laster gandorra zeharkatzen duen erdi-eroritako harresira eta buzoi gorrira.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi