Skip to main content

Ganuza .. Lokiz ibilbidea

BatenBat·k

2004/12/07 - 00:00

Abiapuntua
Ganuza
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu

Lokiz-ko Santiago, eta San Cosme eta San Damian ermitak ezagutzeko aukera izango duzue. Edo bestela esanda, Sardegi, Sartzaleta eta Lokiz tontorrak lotzeko parada.

Ganuza herritik abiatu harrizko hormatzarrerantz, mendebalderantz, futbol-zelaiaren albotik. Ezkerretara porlanezko pista utziz. Ibilbide Laburraren seinale-markak goraino lagun izango dituzue.

Goialdera helduta ermitatik bost bat minutura Sardegi tontorra izango duzue. Begi bistan Ameskoa eta Alli bailarak, eta buruan bertoraino egindako bide itzela. Zenbat istorio harriek berba egingo balute.

Santiago ermitara bueltatu eta bere ondotik doan pista hartu. Pista jarraitu eta gurutze guztietan eskubitara jo, eta Sartzaleta tontorrera helduko zarete ordu erdian.

Sartzaletatik ordu batera gainaldearen ertzetik eta iparralderantz San Cosme eta San Damian ermitara helduko zarete. Ermitaren alboan Lokiz tontorra duzue.

Ganuzara Muneta bortutik bueltatu, hemen ere Ibilbide Laburaren seinaleak topako dituzue.

Muneta-Aramendi-Ganuza.

Bidean Aramendiko Kurtzioa ez utzi ikusi barik.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi