Skip to main content

Salvatierra de Esca - Virgen de Peña ibilbidea

inaxio·k

2007/05/01 - 00:24

Abiapuntua
Salvatierra de Esca
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
700 m
Eskema
Salvatierra de Esca - Virgen de Peña
Luzera
11.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Salvatierra de Esca-tik Burgira abiatzen den errepidea hartu eta Kilometro batera, bihurgune itxi bat pasa eta berehala, Virgen de Peña jartzen duen letrero bat ikusiko duzue, pista zabal baten hasieran. Pistaren hasieran bertan bada autoa uzteko lekua, bazterrean.

Pista zabal horri jarraituko diogu tarte batean: muino bat eskubitik inguratu eta bidegurutze bat topatuko dugu hamar minuturen buruan. Ezker-eskubikoak bazterrean utzi eta erdiko bidetik joko dugu gora, pistan zabalean aurrera oraindik ere. Bost bat minutu aurrerago ordea, pistak ia 180ºko bihurgune itxi bat egin eta ezker aldera jotzen du, berehala eskubi aldera egiteko hurrengo bihurgunean. Bigarren bihurgune honetan harripilaz markatutako bidezidor bat abiatzen da aldapan gora.

Harreta piska bat jarriz gero erraza da bideari jarraitzea, arrastoa nabarmena da eta harripilak nahiko ugari. Bidezidor honek sigi-saga eginez urratzen du aldapa guztia, goraino. Aldapa handia izanagatik bidezidor honek ez du neke handirik hartzen eta bidea luze egiten da: ez dago halere aukera hoberik eta bidea polita eta atsegina da. Bidetik kanpo ezpela, artea, otea eta arantzadun beste espezie ugarik osatutako sastrakadia da nagusi. Gainera gerturatu ahala bideak berak bilatzen du tontorra ingururatzen duen harresia saihesteko tarte egokiena.

Ekialdeko bizkarrera igoz gero, laster helduko gara tontorreraino igotzen den porlanezko pistara eta handik, tontorrera.

Bidean ikusi beharrekoak
Oharrak
Harripilak zaindu.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi