Solanum dulcamara

Solanum dulcamara
Loreak ©inaxio
Izen arruntak eu: azeri-mahatsa
Eite biologikoa kamefitoa
Tamaina 30 - 250 cm
Garaiera 10 - 1400 m
Generoa Solanum.
Banaketa globala Eurosiberiarra.
Ugaritasun indizea A - Arrunta.

Landareek sigi-sagan okertutako zurtoinak dituzte, +- igokariak; hostoek muturreko lakaina obatu/lantzeolatua dute, eta alboetan 1-4 lakain dituzte, muturrekoa baino askoz txikiagoak; zimarik handienak 10 lore edo gehiago dituzte; lore bioletak, 10-15 mm-ko diametrokoak; baia gorriak, elipsoidalak.

Ingurunea

Palaxuak, basoetako soiluneak eta orlak, ibaietako legartzak etab.

Herrialdea

Ia lurralde osoan, baina urriagoa hegoaldean.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak