Campanula marianii

Campanula marianii
Landarea ©inaxio
Eite biologikoa hemikriptofitoa
Tamaina 5 - 10 cm
Garaiera 850 - 1400 m
Generoa Campanula.
Banaketa globala Orofito mediterraneoa.
Ugaritasun indizea B - Bakana.

Landareak soropil trinkoa eratzen du; gehienetan oinaldeko hostoak ez dira falta loraldian; loredun zurtoinak ez dira izaten 10 cm-tik gorakoak; kalizaren gingilak oso laburrak dira, eskuarki 3.5(4) mm-tik beherakoak.

Ingurunea

Kare-haitzetako pitzadurak eta erlaitzak, eta gandor haizetsuak.

Herrialdea

Tarteko eta hegoaldeko mendiak. Endemismo iberiarra, eremuaren erdigunea liburu honen lurraldean dago.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak