Skip to main content

Sambucus nigra

inaxio·k

2006/01/15 - 19:40

Hostoak eta loreak
©inaxio (2006-01-15)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: intsusa beltza
Tamaina
200 cm ↔ 1000 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Fanerofitoa
Taxonomia
Sambucus

Loreak korinboetan daude, zuriak dira eta hostoak baino geroago sortzen dira; fruitu helduak beltzak dira ia beti.

Ingurunea
Lur fresko eta hezeak, apur bat nitrifikatuak, baso, palaxu eta sastrakadietan; alderik lehorrenetan, hegoalderantz, ibai eta ubideen ertzetan babesten da.
Garaiera
10 m ↔ 1400 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa.

Belar errizomadunak; hostoek 1-3,5 cm-ko estipula berde eta iraunkorrak dituzte; loreek purpura-koloreko anterak dituzte; fruitu beltzak, kirasdunak (44)

Zuhaixkak, 2 m baino garaiagoak gehienetan; hostoek ez dute estipularik, edo oso txikiak dituzte eta laster erortzen zaizkie; loreek antera zurihorixkak dituzte; fruitu beltz edo gorriak, usain txar ez hain nabarmena dutenak

Loreak korinboetan daude, zuriak dira eta hostoak baino geroago sortzen dira; fruitu helduak beltzak dira ia beti (45)

Loreak panikuletan daude eta hostoekin batera edo lehenago sortzen dira; fruitu helduak gorriak dira (46)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa: U

Argazki berria erantsi