Trifolium repens repens

Trifolium repens repens
Lorea ©inaxio
Izen arruntak eu: hirusta zuria
Eite biologikoa hemikriptofitoa
Tamaina 10 - 50 cm
Garaiera 0 - 2200 m
Generoa Trifolium.
Banaketa globala Subkosmopolita.

Zurtoin herrestari sustraitzaileak; estipulak bat-batean mehartzen dira muturrean. Kalizaren goiko hortzak estuak eta lantza-itxurakoak dira; hostoxkak 10 mm-tik gorakoak dira, obobatuak edo eliptikoak, sarritan orbandunak; hosto freskoek albo-nerbio zeharrargiak dituzte; hosto-txorten ilegabeak edo ia.

Ingurunea

Belardiak, larreak eta leku belartsu freskoak; bazka-landare gisa landatzen da.

Herrialdea

Lurraldearen iparreko bi herenak: AA; hegoko herena: U (A).

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak