Prunella vulgaris

Prunella vulgaris
Lorea ©inaxio
Izen arruntak es: consuelda menor
Fenologia Mai-Jun-Jul-Aug-Sep-Oct
Eite biologikoa hemikriptofitoa
Tamaina 5 - 40 cm
Garaiera 0 - 1750 m
Generoa Prunella.
Banaketa globala Zirkunboreala.

Korola urdinak edo bioletak, inoizka albinoak, 10-15 mm-koak; hosto guztiak osoak edo oxkardunak dira; kalizaren beheko ezpainak lantza itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo ile leun bakanak dituzte.

Ingurunea

Lur hezeak, erreka, putzu eta ituruburuen ertzetan, aldizka urpean geratzen diren belardietan eta basoetako soiluneetan.

Herrialdea

Haran atlantikoak, arroak eta lurraldeko mendiak: A; Ebro Harana: U.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak

***

***

****

***