Skip to main content

Verbascum lychnitis

inaxio·k

2006/05/25 - 22:47

Loreak
©inaxio (2006-05-25)
1·tik 3·ra, 3 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
50 cm ↔ 200 cm
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Verbascum

Hosto-gainak berdexkak dira, eta hosto-azpiek eta landare osoak ilupa grisaxka dute, mehea eta iraunkorra; zurtoinaren goialdea angelutsua da; panikulak adar tenteak ditu; korolek 15-20 mm-ko diametroa dute.

Ingurunea
Basoetako bideak eta soiluneak, ezpondak, arekak, harkaitzetako lauguneak eta lur harrotuak.
Garaiera
- ↔ 1400 m
Eskualdeak
Lurraldeko haranak eta mendiak, Ebro Harana izan ezik: U.

Lorezil-harizpiek ile zurixkak edo horixkak dituzte

Lorezil-harizpiek ile bioletak dituzte

Zurtoineko hostoak dekurrenteak dira; loreak galburu-itxurako lukuan daude, zurtoin bakun baten muturrean; anterak harizpiei zeharka edo alboka lotuta daude (73)

Zurtoineko hostoak eseriak dira edo ia, ez dira dekurrenteak; loreak piramide-itxurako panikulan daude, goian adarkatzen den zurtoin baten muturrean; anterak eta harizpiak elkarzutak dira (74,75)

Hosto-gainak, hosto-azpiak eta landare osoa kotoi-antzeko ilupa zurixka erorkor batez estalita daude; zurtoin zilindrikoa; panikularen adarrak goranzkoak/zutituak dira; korolek 20-25 mm-ko diametroa dute (74)

Hosto-gainak berdexkak dira, eta hosto-azpiek eta landare osoak ilupa grisaxka dute, mehea eta iraunkorra; zurtoinaren goialdea angelutsua da; panikulak adar tenteak ditu; korolek 15-20 mm-ko diametroa dute (75)

Ugaritasuna
Lurraldeko haranak eta mendiak, Ebro Harana izan ezik: U

Argazki berria erantsi