Centaurium erythraea erythraea

Centaurium erythraea erythraea
Loreak ©inaxio
Izen arruntak eu: belarmina
Baliokideak Centaurium minus, Centaurium umbellatum, Erythraea umbellata
Eite biologikoa hemikriptofitoa
Tamaina 10 - 60 cm
Garaiera 0 - 1100 m
Generoa Centaurium.
Banaketa globala Eurosiberiarra.

Oinaldeko hostoak errosetan daude; zurtoineko beheko hostoak goikoak baino luzeagoak dira; lore eseriak edo ia, zima +- trinkoetan; korolaren gingilak zorrotzak dira edo kamutsak dira, 5 mm baino luzeagoak; kapsula kaliza baino luzeagoa da. [subesp:] Zurtoinek ez dute hegalik eta punta aldean soilik dituzte adarrak; loreak zima trinkoetan daude; korolaren gingilak 6 mm luze dira gehienez; kapsula kaliza baino luzexeagoa da.

Ingurunea

Lur iragazgaitz samarrak, udaberrian nahiko hezeak, ezponda eta areketan, urmaelen ertzetan, lur alferretan, basoetako soiluneetan eta larreetan.

Herrialdea

Ia lurralde osoa: U.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak