Skip to main content

Cistus albidus

inaxio·k

2008/08/19 - 14:38

Lorea eta kapsulak
©inaxio (20080621)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: estrepa zuria.
Tamaina
40 cm ↔ 400 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Fanerofitoa
Taxonomia
Cistus

Landare zurixka/ilupaduna, izar-itxurako ile adpresoekin; hosto-ertzak ez dira kizkurrak; loreek 5 mm-tik gorako pedizeloa dute; kapsula iletsua.

Ingurunea
Erromeradiak eta otadiak inguru lehor eta eguzkitsuetan, kare-haitz, marga edo igeltsuen gainean, inoiz ibai-terrazetan.
Garaiera
300 m ↔ 800 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Hosto linealak, 3 mm baino estuagoak, kanporantz kiribildutako ertzarekin; 3 sepalo; lore zuriak (41)

Hostoak ez dira linealak, 3 mm baino zabalagoak dira eta ertz laua edo kiribilduxea dute; 3 edo 5 sepalo; lore zuri edo arrosak (42,43,45)

Hosto eseriak; 5 sepalo; lore arrosak edo zuriak (42,43,44)

Hosto txortendunak; 3 edo 5 sepalo; lore zuriak (45,46,47)

Lore zuriak; estiloa lorezilak baino askoz laburragoa da (42)

Lore arrosak; estiloa lorezilak bezain luzea da edo ia (43,44)

Landare zurixka/ilupaduna, izar-itxurako ile adpresoekin; hosto-ertzak ez dira kizkurrak; loreek 5 mm-tik gorako pedizeloa dute; kapsula iletsua (43)

Landare berdexka, ile luze zutituekin; hosto-ertz kizkurrak; loreek 5 mmtik beherako pedizeloa dute; kapsula ilegabea, puntan izan ezik (44)

Ugaritasuna
Ebro Harana: A; Arroak eta hegoaldeko mendiak: U

Argazki berria erantsi