Skip to main content

Lonicera implexa

inaxio·k

2008/08/19 - 21:23

Loreak | ©inaxio (20080621)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
100 cm ↔ 400 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Fanerofitoa
Taxonomia
Lonicera

Loreak glomerulu eserietan daude; hosto iraunkorrak, larrukarak, arrautza-itxurakoak edo luzangak, berde ilunak gainaldean eta glaukoak azpialdean.

Ingurunea
Artadietako soilune eta orletan bizi da, eta bai abariztietan eta ordezko sastrakadi batzuetan ere.
Garaiera
300 m ↔ 900 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Loreak binaka daude –inoiz 3naka– galtzarbeko kanduen muturretan; hosto askeak (52,53,54)

Loreak 3naka daude gutxienez, muturreko glomeruluetan edota galtzarbeko bertiziloetan; hostoak batzuetan bat eginda daude (55,56)

Hosto guztiak aske daude (55)

Lore-elkartearen azpiko lehenengo hosto-parean, behintzat, hostoak bat eginda daude eta zurtoinak erditik zeharkatzen ditu (56,57)

Loreak glomerulu kandudunetan daude; hosto erorkorrak, gogor samarrak, eliptiko zabalak edo obobatuak, glaukoak edo berde zurixkak (56)

Loreak glomerulu eserietan daude; hosto iraunkorrak, larrukarak, arrautza-itxurakoak edo luzangak, berde ilunak gainaldean eta glaukoak azpi aldean (57)

Ugaritasuna
Arroak, Ebro Harana eta hegoaldeko mendiak: B

Argazki berria erantsi