Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Beheko hostoak gingildunak/pinatifidoak dira, eta izar-itxurako ilez osatutako ilupa zurixka edo horixka daukate; pedizeloak kaliza baino laburragoak dira; lorezil-harizpien ile guztiak luzera berekoak dira.
Lorezil-harizpiek ile zurixkak edo horixkak dituzte
Lorezil-harizpiek ile bioletak dituzte
Loreek 25-40 mm-ko diametroa dute, eta gehienetan banaka daude brakteen galtzarbeetan; bi lorezil luzeen anterak harizpiei zeharka lotuta daude (76,77)
Loreek 15-20 mm-ko diametroa dute, eta sortaka daude brakteen galtzarbeetan; anterak eta harizpiak elkarzutak dira (78,79)
Beheko hostoak gingildunak/pinatifidoak dira, eta izar-itxurako ilez osatutako ilupa zurixka edo horixka daukate; pedizeloak kaliza baino laburragoak dira; lorezil-harizpien ile guztiak luzera berekoak dira (78)
Hosto osoak edo horztunak, berdexkak azpitik edo bi aldeetatik; pedizeloak kaliza bezain luzeak edo askoz luzeagoak dira; lorezil-harizpien ileak ez dira denak luzera berekoak