Skip to main content

Agiña, Urdaburu, Aldura, Igorin Latsetik ibilbidea

inaxio·k

2004/05/10 - 01:40

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1024 m
Luzera
14.66 km
Iraupena
5 ordu 30 minutu
Noiz egina
2004-05-09

Latse Hernaniko Ereñozu auzotik Arano aldera jo eta lehenengo bihurgune itxian dago: adreilu gorriko tximinia bat nabarmentzen da bertan, lantegi baten hondakinen artean (eta haien atzean Txirrita bertsolari famatuari eskainitako oroitzarria). Autoa han utzi eta Aranoko errepidean ehun metro aurrera eginez bazterrean dagoen baserriaren paretik gora doan porlanezko bide zabalari ekingo diogu. Gorago langa batekin egingo dugu topo, luze gabe. Bideak basogintzarako pista bihurturik gora egiten jarraitzen du. Hurrengo bihurgunean pista zaharrago bat utziko dugu eskubi aldean, eukalipto basoan gora eginez. Beste bihurgune parea pasatu eta gero bidegurutze batekin egingo dugu topo, pinudi baten ertzean. Gora egiten duen pista nabarmenenera joko dugu orain ere, pinu artera sartuz. Laster egingo dugu topo langa batekin eta besteren bat ere bai pista berean gora egin ahala. Halako batean pistak gora egiteari utzi eta basoan galtzen da: behera egin gabe, eskubi aldean gora egiten jarraitzen duen arrastoa bilatu eta hari jarraituko diogu, gorago berriz bizkarrera atera eta pista nabarmenago batera heldu arte. Pista horri jarraituko diogu gora eginez beti, eskubi aldetik abiatzen direnak alde batera utziz. Hala helduko gara Agina aldera: han bukatzen da pista. Nola edo hala Lizarregi lepora heldu behar dugu, eta bide nabarmenik ez izan arren bidearekin asmatzeko errazena hurren bi gainak igotzea da, ekialdera joz.

Lizarregi lepora helduz gero Urdaburu bera bakarrik gelditzen zaigu aurrez aurre eta bizkarrari jarraitu besterik ez dago. Pinudian sartu eta laster haitz handi batekin egingo duzue topo. Haren oinean iturri txiki bat dago eta haren aldamenetik doa bidea aldapan gora, haitz artean. Berriro bizkarrera atera eta atzera begiratuz gero ikuspegi ederra eskaintzen duen balkoi polit bat ikusiko duzue, atseden hartzeko egoki.

Bideak pinudi baten ertzetik jarraitzen du gora eta luze gabe tontorraren inguruan azaleratzen diren haitz gorriak ikusten hasiko zarete. Senda bihurri bat haiek saihestuz heltzen da tontorrera neke handirik gabe. Bertan burdinazko gurutzea, erpin geodesikoa eta ikusmira ederrak.

GPSaren aztarna utzi dut orri honetan bertan, halakorik nahi izanez gero (gero Aldura eta Igoin ere ibilbide berean lotuz).

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
09-05-2004-18-50-54.gpx 24.42 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi