Skip to main content

Genista eliassennenii

inaxio·k

2008/08/30 - 20:33

...
©inaxio (20080518)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 15 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Genista

Kuxin moztuak edo arantza bikoak edo tartekoak; estandarteak zeta asko ditu; brakteatxo txiki-txikiak, pedizeloaren oinaldean kokaturik; kalizaren beheko ezpainak hortz dibergente eta laburrak ditu, 1 mm-tik beherakoak.

Ingurunea
Gandor haizetsuak eta mortuetako larre krioturbatuak.
Garaiera
600 m ↔ 1300 m
Banaketa orokorra
Orofito mediterraneoa

Landarearen adarrak arantza banatan bukatzen dira eta ± ziztagarriak dira (7,8)

Landare arantzagabeak (13,14,19)

Adarrek saihets irten asko dituzte; lekaren punta ez dago gorantz okertuta; gehienetan kuxinek bi hortz edo arantza dituzte; estandartea eta gila ia luzera berekoak dira (7,8,9)

Adarrek ez dute saihets irtenik; lekaren punta gorantz okertuta dago; kuxinek ez dute bi hortz edo arantza; estandartea normalean gila baino laburragoa da (10,11)

Korola ilegabea edo ia; leka ilegabea, 15-40 mm-koa; albo-adar laburrak, okerrak eta zutituak; kuxinek puntan 2 arantza luze dituzte, kuxina bera bezain luzeak, gutxienez (7)

Korola ileduna, zati batean behintzat; leka ileduna, 10-15(20) mm-koa; albo-adarrek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera; kuxinak moztuak dira, edo arantza bikoak, edo tartekoak, baina beti ere arantzak kuxinak baino laburragoak dira (8,9)

Kuxinek bi estipula arantzatsu dituzte; estandarteak zetak ditu, erdiko lerroan soilik; brakteatxo nabarmenak, pedizeloaren erdialdean kokaturik; kalizaren beheko ezpainak hortz paralelo eta luzeak ditu, 1 mm-tik gorakoak (8)

Kuxin moztuak edo arantza bikoak edo tartekoak; estandarteak zeta asko ditu; brakteatxo txiki-txikiak, pedizeloaren oinaldean kokaturik; kalizaren beheko ezpainak hortz dibergente eta laburrak ditu, 1 mm-tik beherakoak (9)

Ugaritasuna
Hegoaldeko eta tarteko mendiak: B

Argazki berria erantsi