Skip to main content

Sideritis scordioides

inaxio·k

2008/08/30 - 22:37

Loreak eta hostoak
©inaxio (20080518)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
15 cm ↔ 40 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Sideritis

Zurtoinek ile kizkur eta +- adpresoak dituzte; hosto horztun/ebakiak, sartune sakonekin; korola horiak.

Ingurunea
Larre lehorrak eta abariztiak, artadien inguruetan.
Garaiera
250 m ↔ 1200 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Urteroko landarea; sustrai ahula, erraz ateratzen dena; brakteak hostoen antzekoak dira; lore-elkarteak ia zurtoin osoa hartzen du (1)

Landare bizikorrak, oinaldean zurkarak; brakteek ez dute hostoen antzik; lore-elkarteak zurtoinen goiko aldea hartzen du (7,8)

Beheko eta erdiko hostoen orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa edo biribila izan daiteke; hosto-txortena orria bezain luzea edo laburxeagoa da (2)

Hostoak oinaldean pixkanaka estutzen dira, eta eseriak dira edo txorten labur-laburrekoak

Hostoek alboetan hortz arantzadun ziztagarriak dituzte (3)

Hostoak osoak dira, edo horztunak sartune ± sakonekin, baina alboetako hortzak ez dira ziztagarriak; batzuetan hosto-puntak mukroidunak edo arantzadunak dira (4,5)

Hosto horztunak edo ebakiak; sasibertiziloak bakandurik daude, lore-ardatza agerian uzten dutela; brakteak kalizak baino laburragoak dira; zurtoin iletsuak (4,5)

Erdiko eta goiko hostoak osoak dira, edo goiko erdian soilik horztunak; sasibertiziloak estu-estu daude galburu-antzeko multzo trinkoetan, edo bakandurik daude; brakteak kalizak baino laburragoak edo luzeagoak izan daitezke; gehienetan zurtoinek ez dute ile askorik (6,7,8)

Zurtoinek ile kizkur eta ± adpresoak dituzte; hosto horztun/ebakiak, sartune sakonekin; korola horiak (4)

Zurtoinek ile zuzen eta zutituak dituzte; hostoak horztunak dira eta sartuneak ez dira hain sakonak; korolen goiko ezpaina zurixka da (5)

Ugaritasuna
Arroak, Ebro Harana, tarteko eta hegoaldeko mendiak: U(B)

Argazki berria erantsi