Skip to main content

Lareki Azparrendik ibilbidea

zuriain·k

2008/10/09 - 08:50

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Azparren
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Azparren-Oiatze lepoa-Sierra (1144m)-Belka lepoa-Lareki (1156m)-Azparren
Lurraldea

Azparrendik ekialderantz aterako gara, eliza ttikiaren aitzinean igarotzen den pista zabal batetik. Pistak gogor baina zuzen igoko gaitu Oiartze leporaino. Dena den, ez gara leporaino bertaraino iritsiko. Ehun bat metro lehenago, ezkerralderanzko bihurgune itxi batean pistatik atera eta ekialderantz eginen dugu mendiaren ertz hurbila helburu. Soro batean izanen gara. Bide zabal bat pinuen artean sartu eta beste zabalgune batera iritsiko da. Handik aurrerakoa apur bat zailagoa da: Zabalgunea inguratzen duen basoan sartuko gara bidexka batean. Bidexka zabalgunearen erdialdean hastan da. Bide honen hasiera aurkitzea garrantzitsua da, basoa nahiko zikina baita. Bideak Sierra mendiaren harrizko ertzeraino eramanen gaitu. Handik aurrera ezpel artean igoko gara, paisaia zoragarriez gozatuz. Sierra mendiko gailurra kairn batek markatzen du. Gailurretik hego-mendebalderantz jaitsiko gara, pista batekin topo egin arte. Pista horrek Belka lepora eramanen gaitu. Bertan larre zabal bat aurkituko dugu, burdin hesi batek inguraturik. Bideak ezkerraldetik inguratzen du larrea eta aska pare baten ondoan zabaldu egiten da. Igotzen jarraituko dugu Sarate lepora iritsi arte (1062m) Handik aurrera biderik gabe ekinen diogu igoerari, baso trinkoan zatirik garbienak aukeratuz. Hoberena gailurrerantz zuzenean jotzea da, bertan baitago igotzeko pasabide bakarra: tximinia erraz baina deseroso bat, hamar-hamabost metrotan gailurrean jarriko gaituena. Jaisteko (edo igotzeko) beste bide bat erabiltzen ahal dugu. Mendiaren ertzetik ekialderantz jota, kairn ttiki bat ikusiko dugu. Ezpelez jositako estugune bat markatzen du. Bide deseroso honek basoan utziko gaitu berriro eta hoberena lepora itzultzea da, basoa zeharkatzea nahiko gogaikarria baita. Lepoan pista berriz hartu mendebalderantz eta Belka lepora iritsi aurretik, pista batek Belka errekatxoaren ertzetik jaitsiko gaitu, ipar-ekialderantz. Pista horrek hasierako pistan utziko gaitu ordu erdi batean, eta handik Azparrenera hamar minutu besterik ez dago. On egin! ZURIAIN

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Lareki-Sierra-byZURIAIN.gpx 59.73 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi