Skip to main content

Baines Belabartzetik ibilbidea

zuriain·k

2008/10/09 - 09:58

Abiapuntua
Belabartze errepideko 4. kma
Iraupena
Hutsik
Lurraldea

Baines (edo Ezkaurre erdia) mendi ahantzia da, mendizale gehienek Ezkaurreren bi mila metroak aukeratzen baitituzte. Hala ere, Bainesen kasuan tamainak ez du axolarik, mendi ederra eta ezagutzea merezi duten hainbat txokoren jabe baita. Txangoa Belabartzeko errepideko 4. kilometroa igarota hasten da. Nabe handi baten atzealdetik ibaia zeharkatu eta maldan dagoen soro baten goialdera zuzenduko gara. Bertan kairn batek markatuko digu basoan hasten den bidea. Bide hau berehala zabaldu eta ezkerraldera (mendebaldera) igotzen hasiko da. Bidea inoiz ere utzi gabe, basotik atera eta Ezkaiturriako soroetara aterako gara. Baines bordaren hondakinak daude bertan. Ezkaurre eta Bainesen arteko leporantz joko dugu. Handik aurrerakoa lepoz lepo igotzea izanen da, beti hegoalderako norabideari eutsiz. Azken lepoan, ezkerraldean, zulo alimaleko batek arreta emanen digu: leize izugarri baten ahoa da, kondairaz beteta. Berriz ere lepoan, biderik gabe, zuzenean erasoko diogu tontorrari. Igoera latz baina motza da. Kairn batek markatzen du gailurra. On egin. ZURIAIN.

P.D. Ahal denean GPS tracka igoko dut.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi