Skip to main content

Artxuba eta Mendigaña ibilbidea

zuriain·k

2008/10/10 - 09:23

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Agoitz, Arangozki
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Lurraldea

Artxubara igotzeko ohiko abiapuntua Itoitzetik hurbil zegoen zubi eskegia zen. Hala ere, urtegia eraiki zutenetik, beste abiapuntu urrunago batzuk aukeratu beharko ditutu.

1-Agoitzetik. Irati ibaiaren gaineko zubi ederra zeharkatu eta Autzolako pista zabala hartuta, Santa Barbarako haitzetatik hegoaldera ibiliko gara. Behin mendilerroaren gainaldean, gainez gain ibiliko gara pistatik. Azkenean, Zarikietako gailurretik hurbil, bidegurutze handi batera iritsiko gara (1066m) Orain arteko pista utzi (Arizkuren herrixkara jaitsiko da handik aurrera) eta mendebalderantz doan pista hartu (Rala herrixkara doana)eta apur bat jaitsiz, bihurgune itxi bateraino jarraituko dugu (UTM 30T 636489,4742116). Bertan, pista utzi eta pinuen artean igoko gara mendebalderantz, bidexka ugariez baliatuz. 1045 metroko kota batetik igaroko gara pinudian. Mapa, bruxula edo Gpsa beharrezkoak izanen ditugu bidexka zuzenak aukeratzeko. Azkenean, 1043 metroko haitz ikusgarri bat begiztatuko dugu: Artxubako gailurra. HOberena iparretik igotzea da, eki edo hegoaldetik zailtasun handiak aurkituko baititugu.

2- Arangozkitik. Mendigaña mendia igotzeko ibilbidea jarraitu, eta Mendigaña igo ostean pista jarraitu hego-mendebalderantz. Berehala Arizkurendik datorren pista zabala zapalduko dugu. Pista horrek Salbatore mendiaren leporaino eramanen gaitu (bertatik 5 minututan igo dezakegu mendi apal hau)eta aurrera eginez, Agoitzko ibilbidean aipaturiko bidegurutzeraino iritsiko gara. Hortxe duzue mapa eta Wikiloc-eko arrastoa.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
mendigaña-salbatore-artxuba-ZURIAIN.gpx 57.35 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi