Trikuharri motz itxia. Tumulua: 16 m.ko diametroa eta 1 m eta 0,40 m arteko garaiera. 4 harlauzez osaturiko ganbara du. 4 harlauzek esparru trapezoidal bat eratzen dute. Barneko neurriak: 1,80 m luzera, eta 1,10 m eta 0,75 m arteko zabalera. Hondoan beste harlauza bat azaltzen da. 80° E-M-ra zuzendua dago. Ganbarako harlauzak kareharri tupatsuaz eginak daude eta tumulua bertako kareharri tupatsu eta basaltoaz. Indusketaren ondoren lurzoruaz estalia geratu zen.
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Mandubia auzoa (75 m.) · Kizkitza ermita (526 m.) · TRIKUAIZTI I tumulua (782 m.) · TRIKUAIZTI II tumulua (787 m.) · San Martin eliza (870 m.) ·
lastima da indusketa egin
inaxio·k bidalia 2010·ko Apirilaren 27·an - 21:42etan·an
lastima da indusketa egin eta gero trikuharria lurrez estalita uztea, orain ez da bertan osinek estalitako lur munto zabal bat besterik ikusten. kokapena zehaztu dut GPSaz bertan jasotakoarekin.
Kokapena nire ustez ez da zuzena
Xirikando·k bidalia 2012·ko Urtarrilaren 18·an - 19:54etan·an
Kokapena nire ustez ez da zuzena, nik GPSaz gaur jasotakoa hau da, X-561208 Y-4770821 Z-575.
Arrazoi duzu, zuzendu eta
inaxio·k bidalia 2012·ko Urtarrilaren 18·an - 21:23etan·an
Arrazoi duzu, zuzendu eta gero leku egokiagoan ematen du mapa gainean. Okerreko datum-a erabiliko nuen.