Skip to main content

Mena eta Losa bailarak lotuz ibilbidea

JFdeA·k

2009/06/29 - 22:34

Abiapuntua
El Vigo
Zailtasuna
Erraza
Eskema
El Vigo-Lerdano Lepoa-PeƱalba-Losa Bailara-Haitz Handia-Magdalena lepoa-Kadagua-El Vigo
Iraupena
8 ordu

El Vigo (466m.). Herriaren sarreran La Robla trenbidea zeharkatzen duen tuneletik abiatu H.ra. Harri pilen laguntza bertotik tontorreraino izan dugu. Jarraitu pista norabide berean lantzar handi batera arte.

Hesiaren kanpo aldetik komeni da joatea.

Haritz, pago eta abarreko basotik zehar, une batzuetan M.ranzko norabidean Lerdano leporaino (1.140m.).

Lepoan E.ra, harri pilak bertan, eta gorantz tontorreraino (1.244 m.).

H.ra Losa bailara eta I.ra Mena bailara eta Ordunteko mendiak. Ederra!!

Nik H.aldeko bidea ezezaguna nuenez Losa Bailarara jaitsi naiz, ostean Haitz Mendien H.aldeko magaletik eta M.rantz Haitz Handira (1.256 m.) jo dut, eta ostean La Magdalena lepora (842m.).

Lepo horretatik Kadagua herrira jaitsi naiz, eta herri honetatik zati handi batean Mena Bailarako bidezidorraz baliatuz Vigora buelta. Bidean Menako erromanikoaz ere gozatu ahal izan dut: Siones-eko eliza, El Vigokoa, ... .

Kadaguan herrian izen bereko ibaiaren jaiotzera joatea gomendatzen dizuet.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi